Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gerra Ekialde Hurbilean, buruko osasuna eta Igeldo

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Argazkia: EFE.
Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Argazkia: EFE.
Israel eta Palestinaren arteko gatazka. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Gerra Ekialde Hurbilean: Ivan Illarramendi Saizar, 46 urteko euskal herritarra, desagertuta dago Israelen larunbatetik, alegia, Hamasek ezusteko erasoaldia egin zuenetik. Hala baieztatu diete iturri diplomatikoek hainbat albiste agentziari.

-Buruko osasuna: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak eta Osasun sailburu Gotzone Sagarduik hartuko dute parte, Gasteizen, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunean, FEDEAFESek antolatuta. Gazteen % 59k gutxienez buru osasunarekin lotutako arazo bat izan du azken urtean.

-Igeldo: Donostiako udal-gobernuak gaur onartuko du Igeldoko toki-erakunde txikia sortzeko proiektua, administrazioa Donostiako auzo horren alde deszentralizatzeko egitura bat, udaberri hasieran eratu litekeena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Donostia bideoak Gaixotasunak Gaurko titularrak Albisteak Israel Palestina Medikuntza albisteak Igeldo Dietei buruzko albisteak