Mundua -

Egipto

Egiptoko polizia batek bi turista israeldar eta gida egiptoar bat hil ditu tiroz Alexandrian

Agenteak "jomuga jakinik gabe" egin du tiro, "Israelgo turista talde baten aurka".

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko polizia batek bi turista israeldar eta beraiekin zihoan gida egiptoarra hil ditu tiroz Alexandrian, Israelgo Atzerri ministroak baieztatu duenez.

Polizia atxilotu egin dute. EFEk aipatutako iturri anonimo baten arabera, "jomuga jakinik gabe tiro egin du, turista israeldarren talde baten aurka, eta bi hil ditu, eta beste batzuk zauritu".

Tiroketa Pompeoko Zutabean izan da, Al Mansheya barrutian. Orain arte, Egiptoko Gobernuak ez du gertakariaren berri eman.

Turista israeldarrek maiz bisitatzen dute ondoko herrialdea, eta horrelako ekintzak ez dira batere ohikoak.

Ekainean, Egiptoko polizia bat Israelen sartu zen eta hiru soldadu israeldar hil zituen. Israelgo Armadak akatsak onartu zituen mugan. Isolatutako gertaera bat izan zen, eta ez zuen tentsio diplomatikorik sortu Israelen eta Egiptoren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Egipto Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?