Mundua -

Ekialde hurbila

1.100 pertsona baino gehiago hil dira jada, Hamasen erasoaren eta Israelen erantzunaren ostean

700 heriotza baieztatu dituzte Israelen, eta 436 Palestinan. Gainera, Jerusalemek jakinarazi du 100dik gora direla Hamasek bahituta dituen pertsonak. Gauean zehar, Israelek Gaza bonbardatzen jarraitu, eta hainbat zibil hil ditu, tartean neskato bat.

Shujaiya auzoa bonbardatua, gaur, Gazan. Argazkia: EFE.
Shujaiya auzoa bonbardatua, gaur, Gazan. Argazkia: EFE.
Israelek Gazan jaurtitako bonba baten leherketa

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.100 pertsona baino gehiago hil eta dozenaka mila zauritu dira Ekialde Hurbilean, Hamasek ezustean Israelen kontra abiatutako erasoaren eta Israelek egindako kontraeraso bortitzaren ostean. Israelen, 700 dira zendutakoak eta 2.400 zauritutakoak. Palestinarren artean, 436 pertsona hil dira eta 2.300 daude zaurituta. 

Hamasek iragarri duenez, israeldarrak bahitzen jarraitzen du (dozenaka dira, soldaduak zein zibilak), baita erasoak egiten ere. Azken orduetan, Ben Gurion Israelgo aireportu nagusiari eraso dio; izan ere, aireportuaren erdialdean, instalazio hori dagoen lekuan, aireko eraso baten berri ematen duten sirenak entzuten hasi dira, Israelgo komunikabideek jakitera eman dutenez. Sirena hotsak Rishon Letzion, Gedera eta Rehovot hirietan entzun dira. 

Bestalde, Jihad Islamiarrak (Hamasen aliatua) esan du hainbat misil jaurti dituela Tel Aviven —Israelgo hiri populatuena— aurka.  

Bere aldetik, Hamasen kontra agindutako "mendekua" abiatu du Israelek, Gazaren aurkako "azken gerra" izango dela nabarmenduta. Igande gauean, "milizien 500 bat helburu" bonbardatu ditu. Iturri israeldarren arabera, "Hamasen zazpi aginte postu eta Jihaden beste bat" suntsitu dituzte, baita hainbat solairuko eraikin batzuk ere. "Ruhi Mashtaa Hamasen idazkaria eta erakundearen aginte taldean zeuden beste pertsona batzuk bizi ziren etxebizitza deuseztatu dugu", nabarmendu dute. 

Gazako Zerrendatik diotenez, gutxienez zortzi zibil hil dira erasootan, tartean neskato bat. 

Bestalde, Itamar Ben Gvir Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministroak iragarri duenez, "larrialdiko" baimen berezi bat eman dute herritarrek armak izateko. Hartara, zigor edo osasun arloko aurrekaririk ez duten biztanleek armak eramateko baimena eskuratu ahalko dute astebeteko epean. "Gainera, asteartetik aurrera, 100 bala erosteko aukera emango zaie herritarrei (orain 50ekoa da muga)", iragarri du. 

Gaza hiriko bi auzo garrantzitsu bonbardatu dituzte igande gauean, Hamasen instalazio "estrategikoak" zeudela argudiatuta, iturri ofizialen arabera.

Asteburu odoltsua

Azken bi egunotan, gutxienez 260 gorpu berreskuratu dituzte Israelgo larrialdi zerbitzuek Gazako Zerrendatik gertu dagoen basamortuan. Bertan, ehunka gazte musika elektronikoko jaialdi bat egiten ari ziren larunbat goizaldean, Hamas talde islamista palestinarreko kideak tiroka sartu zirenean.

Gazatik kanpo, Israelgo indarrek sei palestinar hil dituzte tropa israeldarrekin izandako liskarretan, Zisjordania okupatuan. Larunbatetik 13 palestinar hil dituzte inguru honetan.

Gerrak ez du etenik izan Israelen eta Gazan, ''Burdinezko Ezpatak'' operazioaren lehenengo gauean
Gerrak ez du etenik izan Israelen eta Gazan, ''Burdinezko Ezpatak'' operazioaren lehenengo gauean
Gerrak ez du etenik izan Israelen eta Gazan, ''Burdinezko Ezpatak'' operazioaren lehenengo gauean

0:41

Bien bitartean, nazioartea erreakzionatzen hasi da, NBEko Segurtasun Kontseiluak gaitzespen agiririk adostu ezin badu ere. Igande goizaldean eta ateak itxita egin duten bileran, Israelgo zein Palestinako zibilak babesteaz eta gatazka ez areagotzeko beharraz aritu ziren. 

Hezbollahren erasoa

Israelgo Armadak Hezbollah milizia xii libanoarraren azpiegiturei ere egin die eraso droneekin, Txebako eremuan, talde armatuak Israelera zenbait misil jaurti ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Hamas