Mundua -
Erresuma Batua
Justiziak arrazoia eman dio Juan Carlos I.ari eta ez du onartu Corinna Larsenen jazarpenagatiko salaketa
Uztailean aurretiazko prozesu bat egin ondoren, epaileak erabaki du Erresuma Batuko jurisdikzioa ez dela egokia kasua epaitzeko, eta demanda demandatua helbideratuta dagoen herrialdean aurkeztu behar duela.
EITB MEDIA
Londreseko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Corina Larsen enpresaburu alemaniarrak Juan Carlos I.a errege emerituaren aurka jarritako salaketa, uste duelako Erresuma Batuaren jurisdikzioa ez dela egokia kasua epaitzeko, eta Larsenen demandaren kontakizuna ez delako jazarpenaren delitu-figura.
Uztailean aurretiazko prozesu bat egin ondoren, Rowena Collins Rice epaileak erabaki du demanda demandatua helbideratuta dagoen herrialdean aurkeztu behar zela. Epai horren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Larsenek.
Emerituaren maitale ohiak 146 milioi euro eskatzen dizkio kalte-galerengatik, ustezko jazarpen-kanpaina baten ondorioz.