Mundua -

AEB

Hollywoodeko gidoilariek grebaren bukaera ospatu dute: "Ez gintuzten banandu, ezin izan gintuzten engainatu"

Behin-behineko akordioa lortu dute hitzarmen berri bat sinatzeko, luze jo duen negoziazio baten ostean. Ituna berresten badute, gidoilariek amaitutzat emango dute iragan maiatzaren 2an hasitako lanuztea.

Gidoilari talde baten protesta. Argazkia: EFE
Gidoilari talde baten protesta
Gidoilari talde baten protesta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidoilarien sindikatuak (WGA) eta Zinema eta Telebistako Ekoizleen Aliantzak (AMPTP) behin-behineko akordioa (printzipioz hiru urterako) lortu dute hitzarmen berri bat sinatzeko bidean, eta negoziazio luze baten ondotik. Ituna berresten badute, gidoilariek amaitutzat emango dute iragan maiatzaren 2an hasitako lanuztea.

Idazleak eta industria horretako beste langile batzuk pozik agertu dira akordioarekin, lehen urratsa eman dutela iritzita. Dena den, streaming plataformetako eta estudio handietako beharginak ere adostasunera iristea nahi dute orain, Hollywoodeko "makineria" berpizteko.

"Gidoilarien sindikatuko kideen elkartasunari esker lortu dugu hau, 146 egunean alboan izan baititugu. Hitzarmenaren testua bukatzen dugunean, xehetasun gehiago emango ditugu", adierazi dute gidoilariek X (lehen Twitter zena) sare sozialaren bidez.

Albiste horren aurrean, bolo-bolo zabaldu dira profesionalen erreakzioak sarean. Guztira, 11.000 gidoilarik egin dute planto, 147 egunean. Horregatik, pozik agertu dira sare sozialetan, hilabeteotan jaso duten babesagatik.

"Egin dugu. Behin behineko akordioa daukagu. Hurrengo egunetan eztabaidatu eta bozkatuko dugu, batera, demokrazian. Baina gaur gidoilarien sindikatuko kide bakoitzari eta lankide bakoitzari eskerrak eman nahi dizkiot, erakutsitako elkartasunagatik. Hau guztia posible izatea lortu duzue. Eskerrik asko", txiokatu du Adam Conover komiko eta gidoilariak. "Bai!!! Bost hilabete gogor igaro ditugu, baina azkenik ituna dugu", esan du Kumail Nanjiani umoregile eta aktoreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Grebak Zinema Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak