Mundua -

HONDAMENDI NATURALA

Libiako Fiskaltzak ikerketa abiatu du, Dernako bi urtegik gainezka egin izana aztertzeko

Libiako fiskal nagusiak azaldu duenez, tokiko agintariek eta Gobernuak bi presak mantentzeko egindako lanak ikertuko dituzte.

Libiako Derna hiria, airetik ikusita. Argazkia: EFE
Libiako Derna hiria, airetik ikusita
Libiako Derna hiria, airetik ikusita. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Al Sediq al Sur Libiako fiskal nagusiak iragarri du ikerketa abiatu duela Dernako bi urtegik gainezka zergatik egin zuten argitzen saiatzeko. Izan ere, pasa den igandean Daniel zikloiak lurraldea astindu eta Derna hiriaren inguruko bi urtegik gainezka egin zuten, eta horrek uholdeen tamaina areagotu zuen.

Azken balantzearen arabera, uholdeek 7.000 hildakotik gora, 10.000 desagertu eta 30.000tik gora desplazatu utzi dituzte. Munduko Osasun Erakundeak (MOE) gaur adierazi duenez, oraingoz 3.958 gorpu erreskatatu eta identifikatu dituzte.

Libiako fiskal nagusiak kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, tokiko agintariek eta Gobernuak bi presa horien mantentze lanetan izan duten esku hartzea aztertuko dute.

2021eko txosten ofizial baten arabera, 1970eko hamarkadan eraikitako bi urtegietan ez dute mantentze lanik egin, nahiz eta 2012an eta 2013an lan horietara bi milioi dolar baino gehiago bideratu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Uholdeak Hondamendi naturalek kaltetutakoak Zer gertatzen ari da Libian?