Mundua -

Hondamendi Naturala

Laguntza humanitarioa Libiara iristen hasi da, eta hildakoak 7.000tik gora eta desagertuak 10.000 dira

Oraingoz ia 4.000 gorpu identifikatu dituzte, Daniel zikloiaren ondorioz hondatu ziren bi presak Derna hiria suntsitu ostean.

Hondamendia Libian. Argazkia: Accion Norte
Hondamendia Libian. Argazkia: Accion Norte
Hondamendia Libian. Argazkia: Accion Norte

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) bidalitako 29 tonako laguntza humanitarioa Libiara iritsi da, Bengazhi hirira. Dernan uholdeek kaltetutako 250.000 pertsona laguntzaz hornitzeko produktuak eraman dituzte.

MOEk Dubain (Arabiar Emirerriak) duen egoitzatik bidalitako laguntza oinarrizko sendagaiek, premiazko hornidura kirurgikoak, ekipamendu medikuak eta hilotzentzako poltsek osatzen dute, erakundeak zehaztu duenez.

MOEk azpimarratu du oraingoz 3.958 gorpu erreskatatu eta identifikatu dituztela.

Daniel zikloiak eragindako uholdeekin batera bi presa hondatu izanak 7.000 hildakotik gora, 10.000 desagertu eta 30.000tik gora desplazatu utzi ditu.

Accion Norteko suhiltzaileak hildakoak jasotzen laguntzen ari dira, ez baitute espero inor bizirik aurkitzea

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak bideoak Hondamendi naturalen biktimak Libia