Mundua -

Migrazio krisia

Gaua bare joan da Lampedusan, bi egunetan 7.000tik gora migratzaile iritsi ostean

Udalak "larrialdi egoera" ezarri du, eta alkateak lehentasun gisa jarri du migratzaile guztiak ebakuatzea, "egiturazko irtenbideak" indarrean jarri aurretik.

Lampedusara iritsitako migratzaileak. Argazkia: Efe
Lampedusara iritsitako migratzaileak. Argazkia: Efe
La llegada masiva de migrantes causa el caos en la isla italiana de Lampedusa

0:42

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart ez da migratzaile itsasontzirik iritsi Italiako Lampedusa uhartera, azken bi egunetan Mediterranioko irla txiki horretara 7000tik gora pertsona ailegatu ostean.

Asteartean 5000 migratzaile baino gehiago iritsi ziren Lampedusara, eta harrera zentroan 7000tik gora batu ziren, zerbitzua erabat gainez eginez. Ordu gutxiren buruan, baina, kopurua 4.500era jaistea lortu zuten.

Udalak "larrialdi egoera" ezarri du, eta alkateak, Filippo Manninok, lehentasun gisa jarri du migratzaile guztien ebakuazioa, "egiturazko irtenbideak" indarrean jarri aurretik, RAIk zabaldu duenez.

120 000 migratzaile eta errefuxiatu baino gehiago iritsi dira Italiara aurten, Barne Ministerioaren arabera, eta Migratzaileen Nazioarteko Erakundeak uste du 2.000tik gora direla bidean hil direnak, tartean bost hilabeteko haur bat, asteazkenean erreskate operazio batean ito zena.

Matteo Salvini lehen ministro ordeak adierazi du Lampedusak agerian uzten duela "Europa ez dagoela". Eskuin muturreko politikariak gogor jo du migrazio krisiaren aurka: "Ordu gutxiren buruan 120 itsasontzi lehorreratzen direnean ez da zerbait puntuala, baizik eta gerra ekintza bat".

Giorgia Meloniren Gobernuak neurri politikoak gogortzearen alde egin du, tartean Mediterranioan lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeen jarduerak mugatzea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italia