Mundua -

Daniel zikloia

Zikloiak Libian eragindako txikizioa, zenbakitan: ia 7.000 hildako, 10.000 desagertu eta 30.000 desplazatu

Eurite bortitzen ondorioz, bi presa apurtu dira herrialdearen ipar-ekialdean, eta 33 milioi litro ur askatu dituzte Derna hirian barrena. Nazio Batuen Erakundeak 9,3 milioi euroko laguntza iragarri du.

Derna hiria, airetik ikusita, erabat suntsituta. EFE
Derna hiria, airetik ikusita.
6.000 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago Libiako Derna hirian, Daniel zikloiaren eraginez

0:43

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 6.872 hildako eta 10.000 desagertu baino gehiago eragin ditu Daniel zikloiak Libiako ipar-ekialdean. Ekaitzaren indarrak bi presa hautsi ditu, eta 33 milioi metro kubiko ur kontrolik gabe isuri dira. Ur eta lokatz azpian ezkutatuta geratu da, besteak beste, Derna hiria. Hain justu, NBEren Migraziorako Nazioarteko Erakundeak jakinarazi du hondamendiak 30.000 pertsona mugiarazi dituela hiri honetan bakarrik. Horiei zikloiak jotako beste gune batzuetatik ihesi joandako 6.000 pertsona batu behar zaizkie. 

Libiako laugarren hiri handiena da Derna, 120.000 biztanle ingurukoa. Mendikatez inguratuta dago, eta igandean hondamendia gertatu zenetik, ezin da lurretik hara iritsi, eta argindarrik eta komunikazio barik geratu dira. 

Uholdeen ondorengo irudiak eskaini ditu 'Sentinel-2' sateliteak

Hain justu, Copernicus Europar Batasunak Lurra behatzeko duen programaren Sentinel-2 sateliteak iruditan erakutsi ditu Daniel zikloiaren ondorioak. X sare sozialean duen profilean, bi irudi alderatu ditu: lehenengoan, irailaren 2koa, Libiako ipar-ekialdeko basamortu idorrak ikus daitezke, eta besteak, hilaren 12koak, uholdeek urpean utzitako gune handiak erakusten ditu: 

Tamer Ramadan Gurutze Gorriaren Nazioarteko Federazioko ordezkariak esan duenez, Daniel zikloia Marokoko lurrikara bezain suntsitzailea izan da Libian. "Milaka pertsona hil dira, milaka desagertuta daude eta milaka herritar etxerik gabe geratu dira", esan du. 

Munduko Osasun Erakundeak, bere aldetik, jakinarazi du laguntza bidali duela Libiara, baina, txikizioaren ondorioz, zailtasunak dituztela hondamendiaren lekura heltzeko. "Beharrak izugarriak dira", gaineratu du, eta bertako gobernuek eta erakundeek ezingo diotela egoerari eurek bakarrik aurre egin nabarmendu.

Libiako gobernuek —2022ko krisi politikotik bi gobernu paralelo ari dira agintzen bertan— nazioartetik jasotzen ari diren laguntza eskertu dute.

Martin Griffiths Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioetarako arduradunak 9,3 milioi euroko laguntza sorta iragarri du hondamendiari aurre egiteko. 

Gasteizko zortzi suhiltzaile Libiara abiatu ziren atzo arratsaldean, erreskate lanetan laguntzera:

Gasteizko zortzi suhiltzaile Libiara bidean dira, uholdeek suntsitutako eremuan erreskate lanetan laguntzera
Gasteizko zortzi suhiltzaile Libiara bidean dira, uholdeek suntsitutako eremuan erreskate lanetan laguntzera
Gasteizko zortzi suhiltzaile Libiara bidean dira, uholdeek suntsitutako eremuan erreskate lanetan laguntzera

0:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Uholdeak Urakan gaur Lurrikaretan hildakoak Libia albisteak