Mundua -

Errusia-Ukraina gerra

Bi hildako Errusiak udaberritik drone eta misilak erabiliz Kieven aurka egindako eraso handienean

Bi segurtasun-guardia hil dira udaberritik Errusiak Ukrainan egin duen erasorik handienean. Ukrainak suntsitu egin ditu errusiarren jaurtigaiak, baina horien hondarrek harrapatu dituzte biak. Misil eta drone zatiek kalteak eragin dituzte hirian.

Auto bat sutan Ukrianan, Errusiaren erasoagatik. Argazkia: EFE.
Auto bat sutan Ukrianan, Errusiaren erasoagatik. Argazkia: EFE.
Errusiaren erasorik handiena udaberritik Ukrainan, droneak eta misilak erabiliz

0:23

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi segurtasun-guardia hil dira gaur goizaldean Xevtxenko distrituan (Kiev). 26 eta 46 urteko gizonezkoak Ukrainako aireko defentsek eraitsitako errusiar jaurtigaien zatiek harrapatu dituzte, hiriburuko Administrazio Militarrak jakitera eman duenez. Jaurtigai zatiek kalteak ere egin dituzte, eta suteak eragin dituzte Darnetsia distrituan.

Udaberritik Errusiak Kieven egin duen erasorik handiena izan da, eta gutxienez hiru pertsona zauritu dira hiriko zenbait distritutan jaurtigai zatiek harrapatuta. "Etsaiak eraso masibo konbinatua egin du droneak eta misilak erabiliz", azaldu du Kieveko Administrazio Militarreko buru Sergei Popkok. Horren arabera, Ukrainako Aire Armadak hogei jaurtigai baino gehiago atzeman ditu hiriburuko zeruan.

Popkoren esanetan, Errusiak bi fasetan egin du eraso bart. Iranek diseinatutako kamikaze droneak bidali ditu lehen oldarraldian, eta, gero, misilak jaurti dituzte borrokarako hegazkin estrategikoetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra