Mundua -

Parasitoak

Bizirik zegoen 8 zentimetroko zizare bat atera dute Australiako emakume baten garunetik

46 urteko emakumea 2021ean ospitaleratu zuten, parasito batek eragindako infekzio-sintomekin, baina ez zuten ezer aurkitu. Aurten, neurokirurgialari batek misterioa argitu du.

Emakumearen garunetik ateratako zizarea. Argazkia: EFE.
Emakumearen garunetik ateratako zizarea. Argazkia: EFE.
Emakumearen garunetik ateratako zizarea. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neurokirurgialari talde batek bizirik zegoen zortzi zentimetroko zizare bat atera du Australiako emakume baten garunetik. Ophidascaris robertsi espezieko nematodo bat atzeman diote.

Gaixotasun infekziosoetan aditua den Sanjaya Senanayake Australiako Unibertsitateko eta Canberrako Ospitaleko irakaslearen arabera, "gizakien artean dokumentatu den lehen Ophidascaris kasua izan da". Senanayakek esan duenez, edozein ugaztunetan parasito hori duen garuneko infekzio baten lehen kasua izan liteke.

46 urteko emakumea parasitoen sintomekin joan zen ospitalera 2021ean, baina ez zioten ezer aurkitu. Aurten, erresonantzia magnetikoa egin diote, buruko nahasmenduak eta depresioa izan ostean. Bertan, burmuinaren eskuineko lobulu frontalean lesio atipiko bat zuela ikusi zuten.

Horren aurrean, Canberrako Ospitaleko neurokirurgialari batek anomalia aztertu du, eta, ustekabean, zizarea aurkitu du.

Gaur egun, gaixotasun infekziosoetan eta garunean espezialista den taldeak emakumea aztertzen jarraitzen du.

Zientzialarien aburuz, emakumeak larba zuen belar bat ukitu edo irentsi zuen. Horien hitzetan, baina, horrelako infekzio parasitarioak "ez dira pertsonen artean transmititzen", eta pazientea "ustekabeko ostalaria" baino ez da izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Australia