Mundua -

Migrazioa

Asilo-eskatzaileei GPS gailuak jartzea aztertzen ari da Erresuma Batuko Gobernua

Barne Ministerioak zaintzapeko zentroetan sartuta ez dauden migratzaileen ihesak saihesteko dituen aukeren artean dago neurria, eta giza eskubideen aldeko zenbait erakundek kritikatu dute, baita NBEk ere.

Rishi Sunak lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Rishi Sunak lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE
Rishi Sunak lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batura modu irregularrean iristen diren asilo-eskatzaileei jarraipen elektronikoa egiteko dispositiboak jartzea aztertzen ari da Erresuma Batuko Gobernua, Rishi Sunaken Gobernuak azken hilabeteotan sustatu dituen politikak gogortzeko bidean.

Barne Ministerioak zaintzapeko zentroetan sartuta ez dauden migratzaileen ihesak saihesteko dituen aukeren artean dago neurria, The Times egunkariak aurreratu duenez. Astelehen honetan egindako elkarrizketa batzuetan, Suella Braverman ministroak ez du aukera hori baztertu.

Gobernua "aukera guztiak" aztertzen ari da Mantxako kanalean migrazio fluxuaren gaineko "kontrolen bat egiteko", Bravermanen arabera, eta beharrezko ikusten du, halaber, "atxilotzeko gaitasuna" handitzea.

Duela gutxi egindako aldaketen artean, migratzaileak atxikitzeko itsasontziak erabiltzea dago, Justiziak Ruandara kanporatzeko plana erabat itxi bitartean.

Ministroak Gobernuak bultzatutako legeak defendatu ditu BBCri eskainitako elkarrizketa batean, "legez kanpoko migratzaileak azkarrago atxilotzeko eta kanporatzeko", giza eskubideen aldeko erakundeen kritikak jaso badituzte ere, baita NBErenak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Migrazioa Erresuma Batua bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak