Mundua -

Errusia

Pentagonoaren arabera, hegazkin barruko lehergai batek bota zuen Prigozhinen hegazkina

Amerikako Estatu Batuak baieztatu duenez, Wagner taldeko buruko hegazkinean zegoen lehergai bat izan daiteke eraispenaren egilea, "froga faltagatik" misil batek eraitsi zuela dioen teoria baztertu ostean.

Yevgeni Prigozhin, Wagner taldeko burua. Argazkia: EFE.
Yevgeni Prigozhin, Wagner taldeko burua. Argazkia: EFE.
Yevgeni Prigozhin, Wagner taldeko burua. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako azken informazioen arabera, Wagner taldeko buruaren, Yevgeni Prigozhinen, hegazkina gailu barruko lehergai batek eraitsi zuen. Horrenbestez, "froga faltagatik" baztertu dute misilaren teoria.

Hala ere, Pentagonoak berak ohartarazi duenez, goizegi da istripuaren arrazoiari buruzko ondorioak zehazteko.

Valdimir Putinek, Errusiako presidenteak, Wagnerren buruzagiaren heriotza baieztatu eta gutxira egin dute iragarpena.

Errusiarren tristura

Vladimir Putin presidenteak doluminak eman ditu Prigozhinen hegazkin ezbeharragatik, eta Wagner Taldeko buruak bizia galdu zueneko gertaerak sakon ikertuko dituztela hitzeman du.

Hori dela eta, Ikerketa Batzordeak izapideak ireki ditu, Moskutik San Petersburgora zihoan hegazkiana erortzea eragin zuten arrazoiak zehazteko.

Wagner Taldea, Bielorrusiatik at

Wagner taldeko mertzenarioak Bielorrusiatik erretiratzen ari direla adierazi du Ukrainiak, nahiz eta badirueidn mugimendu estrategiko horrek ez duela Prigozhinen heriotzarik zerikusik.

"Abuztuaren 23ko gertakarien aurretik ere (hegazkin istripua), egiaztatu dugu Wagner taldeko mertzenarioen kopurua murrizten joan dela", adierazi du Ukrainako Segurtasun zerbitzuetako bozeramaile Andri Demtxenkok.

Hasiera batean, Wagner Taldeko 4.000 bat mertzenario Bielorrusiara eraman zituzten, akordioaren zati gisa, Prigozhin eta beretarren aurkako errepresaliak saihesteko nahian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra