Mundua -

Amerikako Estatu Batuak

Donald Trumpek gaur entregatuko du bere burua Georgiako kartzela batean

Estatu horretako 2020ko hauteskundeen emaitza aldatzen saiatzea leporatu dio epaileak. Bestalde, Trump ez da errepublikanoen lehen eztabaidan aurkeztu, eta aurkari guztiei eraso die.

Donald Trump. Argazkia: EFE.
Donald Trump. Argazkia: EFE.
Donald Trump. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak ostegunean bere burua Georgiako kartzela batean aurkeztuko duela jakinarazi zuen asteartean, 2020ko hauteskundeetako emaitzak manipulatzeko sare bat osatzea leporatuta agindu hori jaso ostean. Horren aurrean, Trumpek bere kontrako "sorgin-ehiza" izaten ari dela eta hauteskundeetan eragin nahi dutela salatu zuen.

Honakoa esan zuen presidente ohiak berak sortutako Truth Social sare sozialaren bitartez: "Sinets dezakezue? Atlantara, Georgiara, joango naiz ostegunean ezker muturreko fiskalak atxilotu nazan".

Trumpen abokatu taldeak aske jarraitu ahal izateko baldintzak negoziatu eta ordu batzuetara egin zituen adierazpen horiek AEBko prseidente ohiak. Hala ere, 200.000 euroko fidantza ordaindu beharko du adostutako askatasuna eskuratzeko.

Behin-behinean aske geratu arren, Trumpek ezingo ditu akusatuak eta balizko lekukoak mehatxatu.

Donald Trump presidente ohiak ez du bere burua 2024ko hauteskundeetarako errepublikanoen lehen eztabaidan aurkeztu, eta hautagaitzarako aurkariei eraso egin die. Fox Newsen egindako elkarrizketa batean, agintari ohiak boto-asmoaren ehuneko puntu bat baino gutxiago duten hautagaiekin ez duela eztabaidatuko adierazi du.

Alderdi Errepublikanoaren presidentegai izateko inkestek irabazletzat ematen dute Trump, botoen % 62 jasoko dituela aurreikusita. Horrekin batera, Asa Hutchinson hautagaiak eta horrek bezala babes handirik lortu ez duten gainerako hautagaiek ez luketela errepublikanoen presidentegai izateko hautagaitza aurkeztu behar gaineratu du.

"Neuri buruari galdetzen diot ea han ordubetez edo bi orduz eseriko naizen pertsona horiek eraso nazaten. Gainera, nirekin adiskidetsua ez den kate batean egin beharko nuke?", esan du presidente ohiak.

Azkenik, Alderdi Errepublikanotik kanpo dauden hautagaiak ere kritikatu ditu Trumpek, Joe Biden tartean. Egungo presidenteari buruz ari zela, "historiako txarrena" dela eta "politikari ustela" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Delituak bideoak Epaiketak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Biden gaur