Mundua -
Siria
EBk zigor gehiago adostu ditu Siriako erregimenarentzat
Europako enbaxadoreek gaur goizean itxi dute akordioa. Hitzarmenaren bidez, Bachar al Asad Siriako presidentearen erregimena gehiago presionatu nahi dute.
Erredakzioa
Siriari inposatutako arma-blokeoa urra lezaketen hegazkin eta itsasontzi susmagarrien gaineko kontrola indartuko du Europar Batasunak (EB). Gainera, EBk Bachar al Asad presidentearen erregimenarekin erlazionatuta dauden zenbait entitate eta pertsonaren zerrenda luzatu egin du.
Herrialde horretatik heldutako informazioen arabera, 26 pertsona gehiagori eta beste hiru entitateri Europar Batasunean gordeta duten dirua izoztuko diete, eta Europar Batasuneko eremura bidaiatzea debekatuta izango dute.
Akordioaren bidez, europar enbaxadoreek Al Asaden erregimenaren gaineko presioari eutsi nahi diote, herrialdean gerra egoera geldiarazteko. Europar Batasunek Atzerri ministroek akordioa onartuko dute gaur Bruselan egingo duten kontseiluan.
Siriari inposatutako arma-blokeoa urra lezaketen hegazkin eta itsasontzi susmagarrien gaineko kontrola indartuko du Europar Batasunak (EB). Gainera, EBk Bachar al Asad presidentearen erregimenarekin erlazionatuta dauden zenbait entitate eta pertsonaren zerrenda luzatu egin du.Herrialde horretatik heldutako informazioen arabera, 26 pertsona gehiagori eta beste hiru entitateri Europar Batasunean gordeta duten dirua izoztuko diete, eta Europar Batasuneko eremura bidaiatzea debekatuta izango dute.Akordioaren bidez, europar enbaxadoreek Al Asaden erregimenaren gaineko presioari eutsi nahi diote, herrialdean gerra egoera geldiarazteko. Europar Batasunek Atzerri ministroek akordioa onartuko dute gaur Bruselan egingo duten kontseiluan.