Mundua -
AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
106 dira dagoeneko Mauiko suteetan hildakoak
Hawaiiko agintarien arabera, hildakoen kopurua bikoiztu egin daiteke. AEBko presidenteak uhartea "lehenbailehen" bisitatuko duela agindu du.
AGENTZIAK | EITB Media
Hawaiiko agintariek eguneratu egin dute Mauiko suteetan hildakoen kopurua, eta 106ra igo dute. Dena dela, biktima kopuruak gora egingo du.
Konderriko webgunean argitaratutako balantzearen arabera, Mauin suak kiskalitako eremuaren % 32 inguru soilik arakatu dute.
Suteak AEBko azken ehun urteetako hilgarrienak izaten ari dira.
Joe Biden AEBko presidenteak Hawaiira "lehenbailehen" joango dela ziurtatu du. Isilik zegoen ostegunetik, eta horrek areagotu egin ditu horren gobernuaren kudeaketaren inguruko kritikak. Presidentearen laguntzaileek azaldu dutenez, etengabeko harremanetan daude Larrialdiak Kudeatzeko Agentzia Federalarekin, Kongresuak Hawaiin duen ordezkaritzarekin eta Josh Green gobernadorearekin. Azken horrek publikoki goraipatu du Bidenen kudeaketa.