Mundua -

MIGRAZIOA

Open Arms itsasontziak Sizilian lehorreratu ditu ostiralean erreskatatutako 59 pertsonak

Belaontzian haurdun dagoen emakume bat zihoan, eta Maltako kostazainek eraman behar izan zuten konortea galdu ondoren.

Open Armsen erreskatea. Argazkia: EFE.
Open Armsen erreskatea
Open Armsen erreskatea. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Open Armseko Astral belaontziak Siziliako (Italia) Porto Empedocle portuan lehorreratu ditu ostiral honetan erreskatatutako 59 pertsonak.

Kataluniako Gobernuz Kanpoko Erakundeak lau "burdinazko txalupa oso kargatu eta baldintza oso txarretan, hondoratzeko arrisku handiarekin" erreskatatu zituen ostiralean.

Belaontzian haurdun dagoen emakume bat zihoan, eta Maltako kostazainek eraman behar izan zuten konortea galdu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italia