Mundua -

Siria

Biolentzia areagotu da Sirian

200 pertsona baino gehiago hil ziren atzo Sirian, gehienak Damaskon. Gainera, matxinoek hiriburuko polizia-etxerik handienari eraso diote.

Biolentzia Sirian. Efe
Biolentzia Sirian. Efe
Borrokak ez du etenik Damaskon

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetan Siriako boterea lortzeko borroka areagotu egin da Damasko inguruan. Errebeldeek Al Assaden erregimena suntsitu nahi duten bitartean, azken horrek ez du bere burua galtzailetzat eman nahi eta matxinoen aurkako errepresioa areagotu du.

Testuinguru horretan, lekuko baten arabera, siriar errebeldeek Damaskoko polizia-etxerik handienari eraso diote ostegun honetan. Eraso hori Gobernuko zenbait goi-kargu hil zituen atentatua gertatu eta egun batera izan da.

“Tiro trukaketa nahiko latza izan da. Polizia-etxearen inguruko kaleak hutsik daude”, azaldu dio Reuters agentziari Qanawat auzoan bizi den gizon batek.

Daud Rajha Defentsa ministroa eta Assef Shawkat Bashar Al Assaden koinatua hilik agertu ziren Segurtasun Nazionalaren kontra eginiko atentatu baten ondorioz, Gobernuko goi kargudunen bilera bat egiten ari zen momentuan.

200 hildako baino gehiago

200 pertsona baino gehiago hil ziren atzo Sirian, gehienak Damaskon eta inguruan. Hilketa horiek Gobernuaren aldeko indarrek egindako errepresioaren ondorioz izan direla salatu dute oposizioko taldeek.

Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiaren arabera, 222 pertsona hil dira. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, berriz, 206, eta Koordinazio Batzordearen datuen arabera 217.

20.000 siriarrek muga igaro dute

20.000 pertsona inguruk igaro dute Libano eta Siria arteko muga azken 24 orduetan, Libanoko segurtasun iturriek emandako datuen arabera. Normalean, egunero 5.000 pertsonek egiten dute ibilbide hori.

Muga pasatu duten pertsonen artean diplomatiziako hainbat kide eta giza eskubideen aldeko langile batzuk daudela gaineratu du iturri berberak, baina ez ditu datu gehiago eman.

Azken egunetan Siriako boterea lortzeko borroka areagotu egin da Damasko inguruan. Errebeldeek Al Assaden erregimena suntsitu nahi duten bitartean, azken horrek ez du bere burua galtzailetzat eman nahi eta matxinoen aurkako errepresioa areagotu du.Testuinguru horretan, lekuko baten arabera, siriar errebeldeek Damaskoko polizia-etxerik handienari eraso diote ostegun honetan. Eraso hori Gobernuko zenbait goi-kargu hil zituen atentatua gertatu eta egun batera izan da.“Tiro trukaketa nahiko latza izan da. Polizia-etxearen inguruko kaleak hutsik daude”, azaldu dio Reuters agentziari Qanawat auzoan bizi den gizon batek.Daud Rajha Defentsa ministroa eta Assef Shawkat Bashar Al Assaden koinatua hilik agertu ziren Segurtasun Nazionalaren kontra eginiko atentatu baten ondorioz, Gobernuko goi kargudunen bilera bat egiten ari zen momentuan.200 hildako baino gehiago200 pertsona baino gehiago hil ziren atzo Sirian, gehienak Damaskon eta inguruan. Hilketa horiek Gobernuaren aldeko indarrek egindako errepresioaren ondorioz izan direla salatu dute oposizioko taldeek.Siriako Iraultzaren Batzorde Nagusiaren arabera, 222 pertsona hil dira. Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, berriz, 206, eta Koordinazio Batzordearen datuen arabera 217.20.000 siriarrek muga igaro dute20.000 pertsona inguruk igaro dute Libano eta Siria arteko muga azken 24 orduetan, Libanoko segurtasun iturriek emandako datuen arabera. Normalean, egunero 5.000 pertsonek egiten dute ibilbide hori.Muga pasatu duten pertsonen artean diplomatiziako hainbat kide eta giza eskubideen aldeko langile batzuk daudela gaineratu du iturri berberak, baina ez ditu datu gehiago eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gerra Siria Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Siria Ekialde Hurbila gaur Libano