Mundua -

Zisjordania

Israelek erasoaldirik handiena egin du Zisjordanian Bigarren Intifadaz geroztik

Palestinako Aginte Nazionalak Jeninen aurkako operazio militarra gaitzetsi du, "gerra krimena" eta "eraso bortitza" dela iritzita, eta Israelen aurkako neurriak hartzeko eskatu dio nazioarteari.

Yenin bonbardatu du Israelek, Zisjordanian. Argazkia: EFE
Yenin bonbardatu du Israelek, Zisjordanian. Argazkia: EFE
Israelek Jenin bonbardatu du, lau hildako utzi dituen operazio batean

0:40

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak eskala handiko operazio militar bat egin du gaur goizaldean Jeninen, Zisjordaniako iparraldeko lurralde okupatuetan, Israelek palestinarren erresistentzia armatuaren gune nagusitzat jotzen duen errefuxiatu eremu garrantzitsu batean.

Bigarren Intifadatik (2000-2005) Zisjordanian inoiz egin den erasoaldirik handiena da, eta zazpi hildako utzi ditu oraingoz, baina kopuruak gora egin dezake, borrokek bere horretan jarraitzen baitute une honetan.

Israelgo Defentsa Indarrek Twitterren iragarri dutenez, Israelgo soldaduak "azpiegitura terrorista bati erasotzen" ari dira Jeninen, "hiri osoan eta Jeningo errefuxiatu-esparruan terrorismoari aurre egiteko".

Bestalde, Palestinako Aginte Nazionaleko Presidentetzako bozeramaile batek Jeninen aurkako operazio militarra gaitzetsi du, "gerra krimena" eta "eraso bortitza" dela iritzita. Horren ondorioz, Israelen aurkako neurriak hartzeko eskatu dio nazioarteari.

Wafa Palestinako albiste agentzia ofizialaren arabera, operazio honekin tentsioa igo ostean, palestinarren eta Israelgo indarren arteko talkak izan dira okupatutako Zisjordaniako beste leku batzuetan, hala nola Al Bireh herriko sarbideetan, non 21 urteko gazte palestinar bat hil den Israelgo indarren tiroen ondorioz.

Zisjordaniak bere indarkeria-gailurrik handiena bizi du Bigarren Intifadatik, eta 2023an 150 palestinar hil dira palestinarren eta israeldarren arteko gatazkan, gehienak milizianoak tropa israeldarrekin izandako liskar armatuetan, baina baita dozenaka zibil ere, 23 adingabe barne.

Aldi berean, iturrien arabera, Palestinako talde armatu berriak ugaritu egin dira, gero eta eraso gehiago egiten dituzte eta 25 hildako utzi dituzte israeldarren aldean, gehienak kolonoak eta horietako bost adingabeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbileko albisteak Benjamin Netanyahu gaur