Mundua -

Mubarak berriz kartzelara

Hosni Mubarak kartzelara bueltatu da bere osasun egoera hobetu ondoren

Egiptoko Fiskaltza Orokorrak, presidente ohia kartzelara bueltatu dadin agindu du, bere osasun egoerak hobera egin duela egiaztatu ondoren.

Mubarak presidente ohia ospitaletik irteten. Argazkia: EFE
Mubarak presidente ohia ospitaletik irteten. Argazkia: EFE
Mubarak presidente ohia ospitaletik irteten. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Fiskaltzak, Abdelmeguid Mahmudek, Hosni Mubarak presidente ohia Maadiko ospitale militarretik Torako kartzelara berriro eraman dezaten agindu du. Ekainaren 19an sartu zuten ospitale honetan tronbosi batek eraginda, eta orain, ezarri zioten bizitza osorako kartzel zigorra betetzen segiko du presondegian.

Fiskaltzaren bozeramaleak azaldu duenez, Mahmud fiskalak uztailaren 4an egindu zuen mediku batzorde bat osatu zedin, honek, presidente ohiaren osasun egoera aztertu zezan, ondoren erabaki ahal izateko Mubaraken kartzelaratzearekin zer egin. Hosni Mubaraken mediku txostena aztertu ondoren, batzordeak, adostasun osoz, agintari ohiaren osasun egoera egonkorra dela ziurtatu dute, 84 urteko beste pertsonen egoerekin alderatuz.

Ondorioz, Fiskaltzak, Barne Ministerio eta presondegietako administrazioari erabakiaren berri eman die, beharrezko pausuak eman ditzaten Mubarak berriro kartzelaratzeko eta behar duen arreta medikua jaso dezan.

Hilabete inguru da Mubarak Torako kartzelatik Maadiko ospitalera eraman zutela, tronbosi batek jota. Nahasmen haundia sortu zuen albiste honek komunikabideen artean, klinikoki hilda zegoela ere zabaldu zen eta.

Egiptoko presidente ohia pasa den ekainaren 2an sartu zuten preso, bizitza osorako kartzel zigorra jaso ondoren, herritar altxamenduetan egipziarrak hiltzeko bere onespena emateagatik.

Egiptoko Fiskaltzak, Abdelmeguid Mahmudek, Hosni Mubarak presidente ohia Maadiko ospitale militarretik Torako kartzelara berriro eraman dezaten agindu du. Ekainaren 19an sartu zuten ospitale honetan tronbosi batek eraginda, eta orain, ezarri zioten bizitza osorako kartzel zigorra betetzen segiko du presondegian.Fiskaltzaren bozeramaleak azaldu duenez, Mahmud fiskalak uztailaren 4an egindu zuen mediku batzorde bat osatu zedin, honek, presidente ohiaren osasun egoera aztertu zezan, ondoren erabaki ahal izateko Mubaraken kartzelaratzearekin zer egin. Hosni Mubaraken mediku txostena aztertu ondoren, batzordeak, adostasun osoz, agintari ohiaren osasun egoera egonkorra dela ziurtatu dute, 84 urteko beste pertsonen egoerekin alderatuz.Ondorioz, Fiskaltzak, Barne Ministerio eta presondegietako administrazioari erabakiaren berri eman die, beharrezko pausuak eman ditzaten Mubarak berriro kartzelaratzeko eta behar duen arreta medikua jaso dezan.Hilabete inguru da Mubarak Torako kartzelatik Maadiko ospitalera eraman zutela, tronbosi batek jota. Nahasmen haundia sortu zuen albiste honek komunikabideen artean, klinikoki hilda zegoela ere zabaldu zen eta.Egiptoko presidente ohia pasa den ekainaren 2an sartu zuten preso, bizitza osorako kartzel zigorra jaso ondoren, herritar altxamenduetan egipziarrak hiltzeko bere onespena emateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Azken ordukoa Kairo Ekialde Hurbila