Gizartea -

FRANTZIA

Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, Poliziak hildako gaztearen heriotza salatzeko protestetan

Bart izandako protestetan, 300 polizia zauritu dira. Horrez gain, kalteak eragin dituzte 492 eraikin publikotan, eta 2.000 auto kiskali dituzte.

Protestak Frantzian, hirugarren egunez jarraian. Argazkia: EFE
Protestak Frantzian, hirugarren egunez jarraian. Argazkia: EFE
Gutxienez 667 atxilotu Frantzian, istiluen hirugarren gauean

0:42

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, gehienak 14 eta 18 urte bitarteko gazteak, Poliziak tiroz hildako adingabearen heriotza salatzeko protestetan, Frantziako Gobernuko Barne Ministerioak emandako datuen arabera. Asteartean, jazo zen ezbeharra, Nanterren egindako polizia-kontrol batean, eta horrek eragin ditu azken egunotako istiluak. Halaber, arpilatze ugari izan dira hainbat tokitan, hirugarren egunez jarraian.

Bart izandako protestetan, 300 polizia zauritu dira. Horrez gain, kalteak eragin dituzte 492 eraikin publikotan, eta 2.000 auto kiskali dituzte.

Atxiloketa gehienak Île-de-France eskualdean izan dira, herrialdeko eskualde garrantzitsuenean. Bertan, 242 pertsona atxilotu dituzte azken orduotan. Marseillan, berriz, arpilatze ugari izan dira hiriaren erdialdean eta portu zaharrean.

Testuinguru horretan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Barne Ministerioaren krisi kabinetearen bilera berria deitu du ostiral honetan, hiru egunez jarraian kaleetan izandako protesten ondorioz. Agintariak, "justifikaezintzat" jo ditu azken egunotako liskarrak, eta lasaitasuna eskatu die herritarrei, justiziak bere lana egin dezan.

Ostegun honetan, polizia-kontrol batean adingabea tiroz hil zuen 38 urteko polizia espetxeratu zuten. Astearte goizean hil zuen 17 urteko gaztea, Nanterren (Paris kanpoaldean), eta ustezko hiltzailea atxilotu egin zuten. Horren hitzetan, gaztea bere autoarekin jendarmeak harrapatzen ahalegindu zen, eta horregatik egin zion tiro. Zabaldu den bideo batek baina, bertan behera utzi du bertsio hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Frantziako Gobernua