Mundua -

Turkia

Erdoganek presidente karguaren zina egin du Turkiako Parlamentuan, bere hirugarren agintaldia hasita

Karguaren zina bukatuta, bere lantaldearekin bilduko da Turkiako presidentea, ministro berriak aukeratzeko helburuz. Larunbat gau aldera jakitera emango dituzte euren izen-abizenak.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. Argazkia: EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. Argazkia: EFE
Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak karguaren zina egin du berriro Turkiako Parlamentuan, 2028ra arte luzatuko den bere hirugarren agintaldiari hasiera emanda.

Erdoganek 2003az geroztik gidatzen du Turkia, hasieran lehen ministro gisa, eta 2014tik presidente bezala (2017an izandako erreferendum bati esker, Estatuko eta Gobernuko buruaren lanak batzen dituen kargua da).

Jarduneko presidente den Devlet Bahçeli ultranazionalistaren aurrean egin du Erdoganek karguaren zina. Bahçeli Parlamentuko diputaturik zaharrena da.

Mustafa Kemal Atatürk Turkiako errepublikaren sortzailearen mausoleoan derrigorrezko bisita egin ostean, presidente-jauregira joan da Erdogan, atzerriko 30 bat estatuburu eta gobernubururen aurrean inbestidura-saioari ekiteko.

Zaldi-desfile batek eta 101 kainokadek abiatu dute ekitaldia, eta arratsaldera arte luzatuko da. Behin bukatuta, bere lantaldearekin bilduko da Erdogan, ministro berriak aukeratzeko. Gau aldera jakitera emango dituzte euren izen-abizenak, agendaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Turkia