Mundua -

Ukrainako gerra

Zelenski: "Gerra hau Ukrainak garaitu edo Errusia gure lurraldetik ateratzen denean amaituko da"

Hala adierazi du Ukrainako presidenteak ostegun honetan Bulboacan (Moldavia) egindako Europako Komunitate Politikoaren bigarren goi-bileran.

Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea, Maia Sandu Moldaviakoarekin. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea, Maia Sandu Moldaviakoarekin. Argazkia: EFE
Zelenski Moldavian ospatuko den Europako Komunitate Politikoaren goi-bilerara iritsi da

0:25

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ostegun honetan Bulboacan (Moldavia) adierazi duenez, gerra soilik amaituko da ukrainarrek irabazten dutenean edo Errusia lurralde okupatuetatik ateratzen denean.

"Gure garaipenera arte. Guk irabazten dugunean amaituko da gerra hau. Edo Errusiak geldiarazi dezake lehenago. Gure lurraldetik atera daitezke", esan du Zelenskik, Europako Komunitate Politikoaren bigarren goi-bileran parte hartu aurretik, gerra noiz amaituko den galdetu diotenean.

"Uste dut hori dela erantzuna", adierazi die Zelenskik hedabideei, Maia Sandu Moldaviako presidentearekin Mimi gazteluan bildu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Errusia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Volodimir Zelenski