Mundua -

GERRA UKRAINAN

Gutxienez lau pertsona hil dira Errusiak Ukraniako ospitale baten aurka egindako eraso batean

Dnipro hiriko (Ukraina erdigunean) ospitale baten aurka izan da erasoa. Halaber, Moskuko tropen inbasioa hasi zenetik dron errusiarrekin egindako erasorik bortitzena jasan du hiriburu ukrainarrak.

Dnipro hiriko (Ukraina erdigunean) ospitale baten aurka izan da erasoa. Argazkia: EFE
Dnipro hiriko (Ukraina erdigunean) ospitale baten aurka izan da erasoa. Argazkia: EFE
Dnipro hiriko (Ukraina erdigunean) ospitale baten aurka izan da erasoa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona hil dira Errusiak Dnipro hiriko (Ukraina erdigunean) ospitale baten aurka egindako eraso batean, Ukrainako agintariek igande honetan jakitera eman dutenez. "Dniproren aurka misilekin egindako erasoan desagertutako hiru pertsonaren gorpuak aurkitu ditugu", azaldu dute tokiko agintariek.

"Zoritxarrez, hilda topatu ditugu Dnipro hiriko ospitale baten aurka egindako erasoan desagertutako hiru pertsonak", nabarmendu du Serhiy Lysak Dnipropetrovsk eskualdeko gobernadoreak.

Telegramen zabaldutako mezu batean azaldu dutenez, 56 urteko mediku bat, 64 urteko osasun arloko langile bat eta 57 urteko albaitari bat dira hildakoak, hain zuzen ere. 

Agintariek aldez aurretik jakinarazi zuten 69 urteko gizon bat hil zutela erasoan, eta hogei zauritu baino gehiago zeudela, tartean 3 eta 6 urteko bi haur.

"Gizagabe hauek garaitu behar ditugu, ahal bezain lasterren eta atzera bueltarik gabe",  idatzi du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Twitterreko bere kontuan, erasoaren lehen balantzearen berri izan orduko.

Ukrainako Barne Ministerioak bideo bat argitaratu zuen ostiralean. Bertan suntsitutako eraikina ikusten da ketan, eta haren inguruan suhiltzaileak lanean.

Dron errusiarren erasorik handiena jasan du Kievek

Halaber, Moskuko tropen inbasioa hasi zenetik dron errusiarrekin egindako erasorik bortitzena jasan du hiriburu ukrainarrak. Gutxienez pertsona bat hil da eta beste bat zauritu.

Azken orduetan, Ukrainako defentsek Iranen egindako 40 dron bota ditu gutxienez Kievko aire eremuan. "Hau izan da inbasioa hasi zenetik hiriburuaren kontra izan den erasorik handiena", agintari ukrainarrek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski