Mundua -

Migrazioa

MGMk 599 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan urteko salbamendu handienetako batean

Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak onik jarri ditu Bari herrian, Italian, portu segururako baimena jaso ondoren.

Hondoratze-arriskuan zegoen gabarra batetik erreskatatu dituzte migratzaileak. Argazki: MSF_SEA
Hondoratze-arriskuan zegoen gabarra batetik erreskatatu dituzte migratzaileak. Argazki: MSF_SEA
Hondoratze-arriskuan zegoen gabarra batetik erreskatatu dituzte migratzaileak. Argazki: MSF_SEA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugarik Gabeko Medikuak (MGM) gobernuz kanpoko erakundearen 'Geo Barents' erreskate ontziak Mediterraneoko uretan urteko salbamendurik handienetako bat egin du larunbat honetan, operazio bakar batean arriskuan dagoen gabarra handi bateko 599 bidaiari erreskatatu ostean.

Erreskateak hiru ordu iraun ditu, MGMk Italiako Itsas Salbamenduko Koordinazio Zentroaren abisua jaso ondoren, hondoratzeko arriskuan zegoen gabarrako bidaiariak erreskatatzeko laguntza eskatzeko.

'Geo Barents' ontziko tripulazioak onik jarri ditu migratzaileak, eta portu segururako baimena jaso du Barin (Italia), erreskate-eremutik 40 ordura, MGMk Twitterren jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Italiako albisteak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Mediterraneo itsasoa