Mundua -

EKUADOR

Ekuadorko presidenteak Asanblea Nazionala desegin du bere kontrako epaiketa politikoa hasi eta biharamunean

Guillermo Lasso presidenteak "heriotza gurutzatua" izenarekin ezaguna den Ekuadorko lege mekanismoa aktibatu du eta, ondorioz, hauteskunde legislatiboak eta presidentzialak deituko dituzte.

Guillermo Lasso Ekuadorko egungo presidentea. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Guillermo Lasso Ekuadorko egungo presidentea. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Guillermo Lasso Ekuadorko egungo presidentea. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guillermo Lasso Ekuadorko presidenteak "heriotza gurutzatua" izenarekin ezaguna den Ekuadorko lege mekanismoa aktibatu du eta, ondorioz, hauteskunde legislatiboak eta presidentzialak deituko dituzte, Parlamentuan bere aurkako epaiketa politikoa hasi eta biharamunean.

Lassok dekretu bat sinatu du eta horrek Hauteskunde Kontseilu Nazionala behartzen du "berehala" hauteskundeak egiteko data zehaztera.

Gauzak horrela, dekretu bide gobernatuko du harik eta presidente berriak kargua hartzen duen arte. Tarte horretan, Ekuadorko Gobernuak premia ekonomikoko dekretuak onartu ahalko ditu.

Nazioari igorritako mezu batean, Lassok esan du presidente izateak eskatzen duela "une historiko bakoitzak eskatzen dituen erabaki egokiak eta beharrezkoak hartzea".

Agintariaren ustez, oposizioa nagusi den Parlamentuaren proiektu politikoa "Gobernua, demokrazia eta Estatua ezegonkortzea da".

Lassoren erabakia Asanblea Nazionalean bere aurkako epaiketa politikoa hasi eta biharamunean iritsi da. Oposizioak dirua bidegabe erabiltzea leporatzen dio eta atzoko agerraldian bere burua defendatzeko aukera izan zuen. Ekuadorko presidenteak Parlamentuan eztabaida eta zentsura mozioa egitea eragotzi du. Estatuburua kargutik kentzeko aldeko 92 boto behar dira zentsura mozioan, hemizikloaren bi herenenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerika albisteak Ekuador albisteak