Mundua -
Sare sozialak
Elon Muskek Twitterrerako zuzendari exekutibo berria kontratatu du
Enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du, behin Linda Yaccarino zuzendari berria bere eginkizunetan hasten denean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Elon Muskek Twitter sare sozialerako zuzendari exekutibo berria izateko Linda Yaccarino kontratatu duela iragarri du. Yaccarinok sei aste barru hartuko du kargua.
Behin zuzendari lanpostua hartuta, enpresaburuak "presidente exekutibo eta teknologiako zuzendari" postua hartuko duela jakinarazi du. "Pozik iragartzen dut Twitterrerako CEO berri bat kontratatu dudala. 6 aste barru hasiko da", jakinarazi du Muskek sare sozial horretan bertan zabaldu duen txio baten bidez. Gainera, Yaccarino "nagusiki merkataritza-eragiketetan zentratuko"dela azaldu du Muskek.
Gogoratu behar da ere Tesla eta SpaceX enpresetako kontseilari delegatuak 2022ko urriaren amaieran erosi zuela Twitter, 44.000 milioi dolar ordainduta.