Mundua -

Hauteskundeak Libian

Azken 50 urteetako lehen hauteskunde libreak deitu dituzte Libian

2,7 milioi herritarrek dute larunbat honetan Parlamentua berritzeko boza emateko eskubidea. Hautagai gehienak lege islamiarraren alde daude.

2,7 milioi libiarrek dute Parlamentua berritzeko boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE
2,7 milioi libiarrek dute Parlamentua berritzeko boza emateko eskubidea. Argazkia: EFE
Libiako lehen hauteskunde demokratikoak

00:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2,7 milioi libiarrek dute Parlamentua berritzeko boza emateko eskubidea larunbat honetarako deitu dituzten hauteskundeetan. Deialdi garrantzitsua da, izan ere, azken 50 urteetan deitu dituzten lehen hauteskunde libreak izango dira. Bitartean, indarkeria eta kaosa da nagusi herrialde honetan, 42 urteren buruan Muamar Gadafi boteretik bota ostean, matxinoak kontrolatzeko ezinean dabil Transiziorako Batzorde Nazionala.

Herritarrek 200 lagunek osatutako Parlamentua berrituko dute, eta honek Batzorde Nazionala ordezkatzeko Gobernua hautatzea izango du helburu. Guztira, 3.700 hautagai aurkeztu dira, tartean 600 emakumetik gora, eta gehienak lege islamiarraren alde daude.

Halaber, Batzorde berriak Konstituzio berria idatziko duten kideak aukeratuko ditu, baina Libiako agintariek azaldu dutenez, herritarrek ere hautatuko dituzte kide hauek.

Emakumeentzako jesarlekuak

Lortutako botoen arabera beteko dira Parlamentuko jesarlekuak, baina hautagai independenteek ere gehiengo sinple bat lortu beharko dute Parlamentuan egon nahi badute. Gainera, emakumeentzako jesarleku kopuru bat gordeko du hauteskunde legeak.

Halaber, boza askatasunez emateko beldurra zabaldu da Libian, horrek legezkotasuna kenduko liokeelako Gobernu berriari. Hegoaldeko hainbat zonaldeetan, Kufran esaterako, indarkeria nagusia denez eta begiraleak ezin izan direnez bertara hurbildu, ezinezkoa izango da bozketaren legezkotasuna eta askatasuna bermatzea.

Bozketa bertan behera, Ajdabiyan

Libiako agintariek bertan behera utzi dute hauteskunde deialdia Ajdabiyan eta Bregan, hauteslekuetan hainbat eraso izan ostean. Segurtasun indarreko iturri batek jakitera eman duenez, federalismoaren aldeko hainbat talde hauteslekuetan sartu dira, eta hainbat hautestontzi erre edo lapurtu dituzte.

Talde honek hauteskundeen legezkotasuna jarri du zalantzan, Libiako ekialdeak ez duelako Parlamentuan behar beste ordezkari izango.

2,7 milioi libiarrek dute Parlamentua berritzeko boza emateko eskubidea larunbat honetarako deitu dituzten hauteskundeetan. Deialdi garrantzitsua da, izan ere, azken 50 urteetan deitu dituzten lehen hauteskunde libreak izango dira. Bitartean, indarkeria eta kaosa da nagusi herrialde honetan, 42 urteren buruan Muamar Gadafi boteretik bota ostean, matxinoak kontrolatzeko ezinean dabil Transiziorako Batzorde Nazionala. Herritarrek 200 lagunek osatutako Parlamentua berrituko dute, eta honek Batzorde Nazionala ordezkatzeko Gobernua hautatzea izango du helburu. Guztira, 3.700 hautagai aurkeztu dira, tartean 600 emakumetik gora, eta gehienak lege islamiarraren alde daude.Halaber, Batzorde berriak Konstituzio berria idatziko duten kideak aukeratuko ditu, baina Libiako agintariek azaldu dutenez, herritarrek ere hautatuko dituzte kide hauek. Emakumeentzako jesarlekuakLortutako botoen arabera beteko dira Parlamentuko jesarlekuak, baina hautagai independenteek ere gehiengo sinple bat lortu beharko dute Parlamentuan egon nahi badute. Gainera, emakumeentzako jesarleku kopuru bat gordeko du hauteskunde legeak. Halaber, boza askatasunez emateko beldurra zabaldu da Libian, horrek legezkotasuna kenduko liokeelako Gobernu berriari. Hegoaldeko hainbat zonaldeetan, Kufran esaterako, indarkeria nagusia denez eta begiraleak ezin izan direnez bertara hurbildu, ezinezkoa izango da bozketaren legezkotasuna eta askatasuna bermatzea. Bozketa bertan behera, AjdabiyanLibiako agintariek bertan behera utzi dute hauteskunde deialdia Ajdabiyan eta Bregan, hauteslekuetan hainbat eraso izan ostean. Segurtasun indarreko iturri batek jakitera eman duenez, federalismoaren aldeko hainbat talde hauteslekuetan sartu dira, eta hainbat hautestontzi erre edo lapurtu dituzte. Talde honek hauteskundeen legezkotasuna jarri du zalantzan, Libiako ekialdeak ez duelako Parlamentuan behar beste ordezkari izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Libia