Mundua -

Adimen Artifiziala

Europako Parlamentuak lehen urratsak eman ditu adimen artifiziala arautzeko legeak sortzeko bidean

Horretarako, ChatGPT bezalako sistemek sortutako edukiak adimen artifizialaren bidez sortuak direla ohartaraztea legeztatu nahi du. Arau horiek munduko lehenak izango lirateke sektorean.

Adimen Artifiziala. Artxiboko irudia.
Adimen Artifiziala. Artxiboko irudia.
Adimen Artifiziala. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak lehen urratsak eman ditu adimen artifiziala arautzeko legeak sortzeko bidean. Zentzu horrenta, eurodiputatuen asmoa OpenAI, ChatGPT eta antzeko beste sistema batzuen chatbotak adimen artifizialaren bidez sortutako edukiak dituztela ohartaraztea da. Arau horiek munduko lehenak izango lirateke sektore horretan.

Eurodiputatuek Adimen Artifiziala arautzeko Europako Batzordeak planteatutako gardentasun murrizketak indartu nahi dituzte. Horretarako, baldintza gehigarriak arautu nahi dituzte; besteak beste, IA horiek argitaratutako edukiek haien jatorria adieraz dezatela.

Horrekin batera, hizkuntzaren diseinu berri baten alde egiten du, legez kanpoko edukiak sortzea saihesteko helburuarekin. Azkenik, eurodiputatuek defendatzen duten beste berrikuntzetako bat arrisku handiko eremuen sailkapena zabaltzea da, osasunari, segurtasunari, oinarrizko eskubideei edo ingurumenari eragindako kalteak kontua har dezaten.

Hala, arau berriek mekanismoak izan beharko dituzte; halaber, herritarrek sistemei buruzko kexak aurkezteko eta haien oinarrizko eskubideei eragiten dieten adimen artifizialeko ereduen erabileran oinarritutako erabakiengatik azalpenak jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Europako Parlamentua Inteligentzia artifiziala