Mundua -

Erasoa

Gizon batek zortzi pertsona hil ditu tirokatuta Serbia erdigunean

Arma erdiautomatikoak erabiliz, 21 urteko erasotzaileak, militar baten semeak, herritarrak tirokatu ditu Dubonan, Belgradetik 50 bat kilometrora, eta zortzi pertsona hil eta bi pertsona larri zauritu ditu.

Polizia-operazioa Dubonan. Argazkia: EITB
Polizia-operazioa Dubonan. Argazkia: EITB
Zortzi hildako eta hamar zauritu Serbia erdialdean izandako tiroketa batean

0:43

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek zortzi pertsona hil eta hamar zauritu ditu tirokatuta Dubonan (Serbia), Belgradetik 60 kilometrora, bertako hedabideek jakitera eman dutenez.

Talde berezietako 600 polizia ari dira 21 urteko erasotzailea bilatzeko lanetan, RTS telebista publikoaren arabera.

Bratislav Gasic Barne ministroaren hitzetan, erasoa "ekintza terrorista" izan da. Duela bi egun beste tiroketa bat izan zen Belgraden, eta 13 urteko ikasle batek bederatzi pertsona hil eta zazpi zauritu zituen.

Iturri ez ofizialetatik zabaldu dutenez, erasotzailea militar baten semea da, eta auto batetik jaitsi eta tiroka hasi da.

Erasoa Dubonan gertatu da, Mladenovacen dagoen herrixka batean. Poliziak eremu guztia hesitu du erasotzailea inguratzeko.

Zaurituak Smederevoko eta Belgradeko ospitaleetara eraman dituzte, eta bi, 21 eta 23 urtekoak, oso larri eraman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa bideoak Delituak Eguneko albisteak Albisteak Krimenak azken ordukoa Serbia gaur