Mundua -
Serbia
14 urteko ikasle batek bederatzi pertsona hil ditu tiroz, gehienak adingabeak, Belgradeko ikastetxe batean
Tiroketak 15 zauritu utzi ditu, batzuk egoera kritikoan. Serbiako Poliziak susmagarria atxilotu du eta, gainera, arma bat eta likido sukoia zituen motxila bat aurkitu du.
Agentziak | EITB MEDIA
Serbiako agintariek jakitera eman dutenez, bederatzi pertsona hil dira, gehienak adingabeak, ikasle batek Belgradeko ikastetxe batean tiroz egindako erasoan.
Vladislav Ribnikar Lehen Hezkuntzako eskolan izan da tiroketa, eta hamabost bat haur zauritu dira, Blic egunkariak zabaldutakoaren arabera. Hildakoen artean, eskolako segurtasun guardia bat dago.
Segurtasun indarren hitzetan, tiroketaren susmagarri nagusia 14 urte inguruko ikasle bat da, eta arma bat eta likido sukoia zituen motxila bat aurkitu dutela ohartarazi dute.
Hezkuntza Ministerioak adierazi du ikerketa abiatu duela gertatutakoa argitzeko, eta ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.