Mundua -

OSASUNGINTZA ERRESUMA BATUAN

Erizain britainiarrak greban, soldata igoera lortzeko negoziaketek porrot egin ostean

Gaur gauerdira arte iraungo du lanuzteak. Osasun Sistema publikoaren laurdena osatzen dute erizainek, baina zerbitzu minimoak bermatuta egongo dira.

Britainia Handiko erizainak protestan. Argazkia: EFE
Britainia Handiko erizainak protestan. Argazkia: EFE
Britainia Handiko erizainak protestan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko erizainek greba hasi zuten atzo, igandearekin, Gobernuarekin izaten ari ziren negoziazioak porrot egin ostean. 28 ordu iraungo du lanuzteak, astelehen gauerdira arte.

Gutxienezko zerbitzuak bermatuta egongo direla esan dute deitzaileek: "Gure pertsonalak ez ditu inoiz pazienteak ziurgabetasunean utziko, ezta arrisku gehiago sortuko ere", esan du Pat Cullen Erizainen Elkargoko idazkari nagusiak Sky News katean.

Osasun Sistema Publikoaren plantilla osoaren laurdena dira erizainak, kolektiborik jendetsuena. NHS Osasun Zerbitzu Publikoko langileek hainbat protesta egin dituzte azken hilabeteotan, beraien baldintzak eta soldatak hobetzea eskatzeko.

Gobernuak egindako azken soldata eskaintzaren alde bozkatu dute oraingoan Unison eta GMB sindikatuek baina kontra agertu dira Unite eta RCN, eta greba deitu dute.

NHSk ohartarazi du Erresuma Batuko zenbait tokitan oso jende gutxi egongo dela lanean, "aurreko grebretan baino are gutxiago", eta milioi erdi hitzordu bertan behera utziko dituztela iragarri du.

Otsailean, 12 urtez erizain lanetan aritu ostean erizain izateari uztea erabaki zuen emakume bat elkarrizketatu zuen ETBk:

Erresuma Batuko erizainen salaketa: "Ohe falta dagoenez, gaixoak plantatik ateratzeko presioa izugarria da"
Erresuma Batuko erizainen salaketa:  "Ohe falta dagoenez, gaixoak plantatik ateratzeko presioa izugarria da"
Erresuma Batuko erizainen salaketa: "Ohe falta dagoenez, gaixoak plantatik ateratzeko presioa izugarria da"

01:51
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Grebak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Rishi Sunak