Mundua -

Gatazka

Su-etena urratuta, dozenatik gora zibil hil dituzte Aid al Fitr ospakizunen lehenengo egunean, Sudanen

Ostiralean hasi behar zen NBEk proposatutako eta bi aldeek onartutako su-etena, baina elkarri leporatzen diote hura urratu izana.

Sudan. Argazkia: Efe
Sudan. Argazkia: Efe
Sudan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 13 zibil hil zituzten atzo Sudanen Aid al Fitr ospakizunen lehen egunean, Armadaren eta RSF talde paramilitarraren arteko liskarretan, Sudango Medikuen Sindikatuak jakinarazi duenez. Ramadanaren amaiera ospatzeko hiru egunen harira su-etena adostu zuten bi aldeek, baina urratu egin dute.

"Apirilaren 21ean hildako zibilen balantzea 13koa da, eta 119 dira zaurituak", adierazi du sindikatuak, Al Obeid hirikoak, borroka gogorrenak izaten ari diren hirietako batekoak, ezin dituztela zenbatu argitu aurretik.

Era berean, sindikatuak jakinarazi du aipatu hirian lau ospitale bonbardatu dituztela, eta jada 13 direla gatazka hasi zenetik bonbardatutako osasun-zentroak.

Atzo, gainera, NBEk Aid el Fitr ospakizunaren harira proposatutako eta bi aldeek onartutako su-etena hasi behar zen, baina inork ez du errespetatu. Aurreko larunbatetik indarrean jarri nahi izan duten bosgarren menia da, baina guztiak urratu dituzte.

Sudango Armadaren eta paramilitarren arteko gatazkari buruzko gakoak

Gutxienez 413 pertsona hil eta 3.551 zauritu dira Sudanen gatazka gogortu zenetik, Munduko Osasun Erakundearen balantzearen arabera.

Apirilaren 15ean hasi ziren Sudango Armadaren eta RSF talde paramilitarraren arteko borrokak, trantsiziorako gobernua osatzeko negoziazioetan segurtasun indarren erreformaren inguruan dituzten desadostasunengatik.

Trantsizio gobernua boteretik kentzeko estatu kolpea eman zuten bi aldeek 2021eko urrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak