Mundua -

Sudan

RSFko paramilitarrek hiru eguneko su etena iragarri dute Sudanen, ramadanaren amaierarekin bat eginda

NBEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek eskatu zuten menia. MOEren arabera, gutxienez 330 pertsona hil eta 3.200 zauritu dira azken egunetan izandako istiluetan. Milaka pertsonak ihes egin dute herrialdetik; Txadera, adibidez, 20.000 heldu dira.

Leherketek eragindako kea, Khartum hiriburuan. Argazkia: EFE
Leherketek eragindako kea, Khartum hiriburuan.
Leherketek eragindako kea, Khartum hiriburuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sudango RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak hiru eguneko su etena iragarri du gaurtik hasita. Afrikako herrialde horretan 06:00ak zirenean abiatu da menia, ramadanaren amaierarekin (Eid al Fitr delakoa) bat eginda. NBEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek egunak zeramatzaten borrokak denbora batez eteteko eskatzen, eta gaur etorri da RSFren iragarpena. 

Paramilitarrek sare sozialen bitartez zabaldutako ohar batean adierazi dutenez, "su eten humanitarioa" adostu dute "herritarrak ateratzeko korridore humanitarioak zabaldu eta ramadanean euren senitartekoekin biltzeko aukera emateko". 

"Meniak dirauen artean borrokak erabat eteteko konpromisoa dugu, baina beste aldeak —Gobernuak kontrolatzen duen Armada— egindako etengabeko erasoez ohartarazten dugu, ez baitu su etenarekin bat egin", adierazi dute.  

NBE, Liga Arabiarra eta Afrikako Batasuna erakundeek eta AEBk eta Kenyak su etena eskatu zieten bi aldeei, ramadanaren amaiera baliatu eta egoera apur bat lasaitzeko. 

Aurretik ere beste bi menia izan dira Sudanen, baina aldeek ez dituzte errespetatu. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) azken datuen arabera, gutxienez 330 pertsona hil dira eta 3.200 zauritu. ACNURrek emandako kopuruen arabera, milaka pertsonak ihes egin dute herrialdetik; Txadera, adibidez, 20.000 heldu dira

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea NBE Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak