Mundua -

SARE SOZIALAK

AEBko Gobernuak Twitterreko mezu pribatuetarako sarbidea zuen, Elon Musken arabera

Telebista kate bati eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, txundituta gelditu zen Gobernuko agentziek plataformako mezuak irakurtzeko duten gaitasunarekin.

Elon Musk Twitterren jabea, artxiboko argazki batean
Elon Musk Twitterren jabea, artxiboko argazki batean
Elon Musk Twitterren jabea, artxiboko argazki batean

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Musk Twitter sare sozialaren jabeak adierazi duenez, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak erabiltzaileen mezu pribatuak ikusteko "erabateko sarbidea" zuen.

Fox News telebista kateari eskaini dion eta astearte honetan ikusi ahalko den elkarrizketa batean eman dituen azalpenen arabera, "harrituta" utzi zuen Gobernuko agentziek plataforman gertatzen den guztia ikusteko aukera dutela jakiteak.

"Ez nengoen horren jakitun", gaineratu du. The Hill egunkariaren arabera, Twitterreko mezu zuzenak ere irakur zitzakeen Gobernuak.

Adierazpen horiek NPR irratiak sare sozialetik alde egin eta egun batzuetara etorri dira, Twitterrek "AEBko Gobernuak finantzatutako bitarteko" izendatu zuelako.

NPR irrati kateak sare soziala utzi eta egun batzuetara egin ditu adierazpen horiek Elon Muskek. Zehazki, AEBko Gobernuak finantzatutako hedabidetzat jo zuen Twitterrek, eta ondoren etorri da erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Xeko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Sare sozialak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak