Mundua -

Sudan

Sudan kaosean murgildu da berriro Armadaren eta RSFko paramilitarren arteko borrokek eztanda eginda

Abdelfatah al Burhan eta Mohamed Hamdan Dagalo Sudaneko bi buruzagi militar nagusien arteko lehiak gudu-zelai bihurtu du herrialdea. Talde paramilitar boteretsuena (RSF) etorkizuneko Armada bateratuaren kate-maila izatetik "milizia errebelde" izatera igaro da.

Blindatuak Khartumen. Agentzietako bideo batetik hartutako irudia.
Blindatuak Khartumen. Agentzietako bideo batetik hartutako irudia.
Borroka armatua Sudanen armadaren eta paramilitarren artean, gobernu zibil saiakerak porrot egin ostean

00:31

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sudango Armadaren eta Laguntza Azkarreko Indarrak (RSF ingelesezko siglengatik) talde paramilitarraren arteko tirabiren korapiloak are gehiago estutu dira larunbat honetan, Khartum hiriburuan eta herrialdeko beste hainbat tokitan eskala handiko borrokak piztu baitira. Ez alferrik, ezerezean utz ditzakete borrokek herrialdeak duela lau urte gobernu zibil bat eratzeko hasitako prozesu luze eta zaila

Iturri ofizialen arabera hiru dira hildakoak eta dozenaka zaurituak, baina Medikuen sindikatuak "martiri eta zauritu asko" daudela esan du, nahiz eta zifra zehatzik emateko gai ez den oraindik izan, "herrialdean dagoen kaos egoerarengatik". Bonbardaketa gordinek eta artilleria astuneko suak eragin dituzte biktimak, bai kaleetan, bai aireportuan.

Sudango Armadak aginte zibilaren pean izango duen funtzionamenduari buruzko desadostasunak gainditu ezinean dabiltzan herrialdeko bi gizon indartsuen arteko haustura adierazten dute istiluek: Abdelfata al Burhan Sudango buruzagi militarra eta Mohamed Hamdan Dagalo 'Hemedti' buruzagi paramilitarra eta Sudango 'bigarrena'. 

Borrokak larunbat honetako 09:00ak aldera hasi dira hiriburuan, RSFak Al Burhango egoitza hartzen saiatu direnean. Buruzagi sudandarrak berak jakinarazi duenez, Jartumeko nazioarteko aireportua eta, aldi berean, Sudango Meroe hiriko base militarra (hiriburutik 220 kilometro iparraldera, eta paramilitarrek inguratuta, ostegunetik aurrera) hartzeko saiakera ere ergin dute.

            HAU ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Armadaren eta Sudango paramilitarren arteko gatazkari buruzko gakoak

Istiluak bat batean lehertu dira gainera, izan ere, ordu batzuk lehenago Jubako bake akordioa sinatu zuten Sudango talde armatuetako goi arduradunek, orain Al Burhanen eta 'Hemedtiren' arteko eztabaidaren arteko larrialdi bitartekari direnek, bien arteko desadostasunei irtenbidea emateko negozioazioa onartu izanaren berri emana baitzuen. 

Gauzak hala, espero zitekeen bezala, biek elkarri leporatu diote liskarren hasiera. Sudango Armadak "traizioa" leporatu die paramilitarrei, eta haiek Armadari egotzi, hiriburuan zabaltzeaan euren aurka ezustean eraso egin izana.

Nazioarteko komunitateak (Afrikako Batasuna, Europar Batasuna, NBE, AEB, Errusia, Saudi Arabia, Egipto edo Qatar, besteak beste) liskarrak berehala eteteko eskatu du, eta enbaxadek herrialdeko herritarrei euren etxeetan geratzeko agindu diete, borroken krudelkeria dela eta, bereziki hiriburuan, han borrokarako hegazkin militarrek altuera baxuko hegaldiak egin baitituzte RSFen posizioak bonbardatzeko, tartean Sobako kanpamenduan duten kuartel nagusia; artilleria bidezko erasoak goiz osoan zehar errepikatu dira.

Sudango Indar Armatuek larunbat honetan ohartarazi dutenez, ez dute inolako negoziaziorik egingo Laguntza Azkarreko Indarrekin (RSF), talde hori desegin arte. "Ez da negoziaziorik edo elkarrizketarik egongo RSFko paramilitarrak desegiten ez diren bitartean", azaldu du Sudango Indar Armatuen Estatu Nagusiak Facebook sare sozialean duen orri ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak