Mundua -

ENERGIA

Oraindik piztuta zituen azken hiru zentral nuklearrak itzali ditu Alemaniak

2010ean jarri zuten abian Alemaniak trantsizio energetikoa, 2050erako, energia iturrien % 80 berriztagarriak izateko helburuz.

Ospakizunak, Berlinen. Argazkia: EFE
Ospakizunak, Berlinen. Argazkia: EFE
Ospakizunak, Berlinen. Argazkia: EFE

EKAITZ AGIRRE | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniak gaur itzali ditu piztuta dituen azken hiru zentral nuklearrak. Energia nuklearra baztertu eta berriztagarrien alde egin asmo du Alemaniako Gobernuak, eolikoa eta eguzki bidezkoa lehenetsiz.

Berez iaz urte amaieran ziren zentral nuklearrak itzaltzekoak, baina Ukrainako gerra eta Errusiatik iristen zen gasaren murrizketa tarteko, lau hilabetez atzeratzea erabaki zuen parlamentuak.

Eguna iritsi da eta gaur bukatu da Alemaniaren energia nuklerraren aroa. 60 urtez pasatxo luzatu den aroa, 1960an onartu baitzuen mendebaldeko Alemaniak Energia Atomikoaren Legea. Zentral horiek ixtea izan da Berdeen eta ekologisten aldarri nagusietakoa.

2010ean jarri zuten abian Alemaniak trantsizio energetikoa. Helburua: mende honen erdirako energia iturrien % 80 berriztagarriak izatea. Energia berriztagarrien federazioak emandako datuen arabera, egun Alemanian argindarraren % 50 ekoizten da berriztagarrien bidez.

Alemaniako hainbat hiritan zentral nuklearren itxiera ospatu dute ehunka herritarrek, Berlinen edo Munichen, batik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Alemania albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Ingurumena azken ordukoa Energia berriztagarriak Energia berriztagarriei buruzko albisteak Efizientzia energetikoa Energia ekoizpena gaur