Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Ukrainako gerrari buruzko Pentagonoaren dokumentuak ustez filtratu dituen gizona atxilotu du FBIk

Jack Teixeira izeneko 21 urteko gizona da atxilotutakoa, Massachusettseko Aireko Guardia Nazionaleko kidea.

Jack Teixeira, bere sare sozialetan zabaldutako irudi batean.
Jack Teixeira, bere sare sozialetan zabaldutako irudi batean.
Jack Teixeira, bere sare sozialetan zabaldutako irudi batean.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FBI Ikerketa Bulego Federalak Ukrainako gerrari buruzko Pentagonoaren dokumentuen ustezko filtratzailea atxilotu du ostegun honetan, Massachusettsen.

Atxilotua Massachusettseko Aireko Guardia Nazionaleko kidea da, Jack Teixeira izena du eta 21 urte ditu.

Merrick Garland Ameriketako Estatu Batuetako fiskal nagusiak azaldu duenez, gorabeherarik gabe atxilotu dute, eta ondorengo orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Oraingoz, ez dute jakinarazi zer kargu egozten dizkioten, eta, Garlanden arabera, ikerketa zabalik dago.

Filtratutako dokumentu gehienak Ukrainako gerrari loturikoak dira, eta AEBk eta NATOk Ukrainarako dituzten planei buruzko xehetasunak ematen dituzte. Halaber, NATOko herrialde batzuek Ukrainan soldaduak dituztela diote agiri sekretu horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Ukraina azken orduko Ameriketako Estatu Batuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ikerketa Bulego Federala Errusia-Ukraina gerra