Mundua -

Sexu indakeria

13 emakumek sexu erasoak egotzi dizkiote Gerard Depardieu aktoreari

2020an ere, salaketa jaso zuen frantziar aktoreak bortxaketagatik eta sexu erasoagatik. Kasu hartan, Charlotte Arnouldek jarri zuen.

Gerard Depardieu aktorea
Gerard Depardieu aktorea
Gerard Depardieu aktorea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerard Depardieu aktoreari sexu erasoak egotzi dizkiote 13 emakumek. Mediapart egunkari frantsesak egindako ikerketaren arabera, 2004 eta 2022 artean izandako filmazioetan gertatu ziren eraso horiek.

Biktimen lekukotasunek argia ikusi duten honetan, 74 urteko aktoreak ukatu egin du "gaitzesgarria den ezein jarrera" eduki izana. Emakume horiek epaitegietara jo zuten erasoak gertatu zirenean, baina ez zuten salaketarik jarri, iritzita beren hitza ez zela nahikoa izango Depardieu zigortzeko. Halaber, beren ibilbide profesionalean salaketa publiko batek izan zitzakeen ondorioen beldur ziren.

Biktima guztiek (aktoreak, makillatzaileak eta teknikariak tartean) bat egin dute Depardieuren jokabidea deskribatzerakoan. Horien esanetan, baimenik gabe ukituak egiten zieten, baita lekuz kanpo zeuden komentario sexualak ere.

2020an ere, salaketa jaso zuen frantziar aktoreak bortxaketagatik eta sexu erasoagatik. Kasu hartan, Charlotte Arnouldek jarri zuen salaketa.

Mediapartek esan du Depardieurekin hitz egiten saiatu dela, baina horrek ez duela kazetariekin bildu nahi izan, ezta idatziz egindako glderei erantzun ere. Abokatuen bitartez, baina, egotzitako erasoak ukatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Aktoreak Frantzia Zinema Eguneko albisteak Albisteak Jende ospetsua bideoak Sexu erasoak