Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

AEBko presidente karguan jarraitu izan balu Errusiak ez zuela Ukraina inbadituko esan du Trumpek

Stormy Daniels kasuagatik inputatua izan ostean eskaini duen lehen elkarrizketan, berriro Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko aurkeztuko dela berretsi du.

Donald Trump kanpainako ekitaldi batean, Floridan. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump kanpainako ekitaldi batean, Floridan. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump kanpainako ekitaldi batean, Floridan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente ohiaren arabera, Etxe Zurian jarraitu izan balu Errusiak ez zukeen Ukraina inbadituko. Baina horrez gain esan du bere agintaldian horretaz hitz egin zuela Vladimir Putin Errusiako presidentearekin.

Fox telebista kateari eskainitako elkarrizketa batean, AEBk Ukrainako gerran hartu duen jarrera kritikatu du, Ukrainako Gobernuari laguntza militarra eman izana, bereziki.

Stormy Daniels aktore pornoaren kasuagatik inputatua izan ostean lehen elkarrizketa eskaini du Donald Trumpek.

Kontuak kontu, epaitegiek zigortzen badute ere berriro Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko aurkeztuko dela berretsi du. "Ez nintzateke hurrengo presidentea izateko lasterketatik erretiratuko", gehitu du.

Joe Biden egungo presidenteari buruz galdetuta, ostera, ez du berriro presidentegai izateko gai ikusten, "ez fisikoki, ezta mentalki ere". Horren esanetan, ez da adin kontua —lau urteren aldea dute—, baina Bidenengan zerbait gaizki ikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Errusia-Ukraina gerra gaur