Mundua -

Frantzia

Bederatzi pertsonak desagertuta jarraitzen dute Marseillan, eraikin bat behera etorri ostean

Sutea oraindik ez dute itzali, eta hori asko zailtzen ari da bizirik dauden lagunak aurkitzea eta erreskatatzea. Guztira, 32 eraikin hustu dituzte, eta 163 pertsonak jaso dute osasun-arreta.

Behera etorritako eraikinean lanean dabiltza suhiltzaileak. Argazkia: EITB MEDIA
Behera etorritako eraikinean lanean dabiltza suhiltzaileak. Argazkia: EITB MEDIA
Gutxienez bost pertsona larri zauritu dira Marseillan, eraikin bat behera etorrita

0:31

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bederatzi lagunek desagertuta jarraitzen dute Marseillan, bart izandako eztanda baten ondorioz, etxebizitza-eraikin bat behera etorri ostean, Frantziako Fiskaltzak aditzera eman duenez.

Fiskalak esan duenez, oraindik ez dakite zerk eragin zuen eztanda. "Peritua oraindik ez da lekuraino iritsi, egoera ez baita egonkortu. Oso zonalde beroak daude oraindik", azaldu du. Auzokideetako baten esanetan, "eztanda oso handia" entzun zuten, eta zonaldera hurbildu zenean, "hauts eta gas usain handia" atzeman zituen.

Sutea oraindik ez dute itzali, eta horrek asko zaildu du pertsonen erreskatatzea. Gerald Darmanin Frantziako Barne ministroa Marseillara joan da, ezbeharraren lekura, alegia.

Guztira, 32 eraikin hustu dituzte, eta 163 pertsonak jaso dute osasun-arreta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak