Mundua -
Arma nuklearrak
Errusiako Gobernuak iragarri du Bielorrusiako hedapen nuklearra NATOren zabalkundearen ondorio dela
Errusiako mugarako norabidean handitu egin da Aliantza, ez gara gu izan Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera gerturatu garenak", esan du errusiar Presidentetzako bozeramaile Dmitri Peskovek.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bielorrusiako hedapen nuklearraren gaineko erabakia NATOren zabalkundearen ondorio da, Errusiako Gobernuak gaur jakinarazi duenez.
Errusiako mugarako norabidean handitu egin da Aliantza, ez gara gu izan Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundera gerturatu garenak", esan du errusiar Presidentetzako bozeramaile Dmitri Peskovek.
Horregatik, gaineratu du, Errusia bere segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen ari da. Atzo, asteazkena, Peskovek agindu zuen, segurtasun sistema orekatze aldera, Moskuk neurriak hartuko zituela Finlandia NATOri batu zaiolako.
Horrek ez du esan nahi Errusiaren erantzuna berehalakoa izango denik, "denbora behar duen prozesu bat baita".