Mundua -

Eskoziako Gobernua

Humza Yousafek Eskoziako lehen ministro kargua hartu du

Oraindik gainerako ministroak izendatu beharko ditu Yousafek, baina dagoeneko iragarri du Shona Robison izango dela Gobernuko "bigarrena". Asmo politikoei dagokienez, esan du "nekatu arte" jardungo duela Eskoziaren independentziaren alde borrokan.

Eskoziako lehen ministro Humza Yousaf. Argazkia .EFE
Eskoziako lehen ministro Humza Yousaf
Eskoziako lehen ministro Humza Yousaf. Argazkia .EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Humza Yousaf 37 urteko politikari nazionalistak asteazken honetan hartu du Eskoziako lehen ministro kargua. Nicola Sturgeon buruzagi ohiaren dimisioak behartuta, Gobernua goitik behera aldatuko dute bertan.

Aste honetan SNP Eskoziako Alderdi Nazionalistaren buru izendatu eta Parlamentuan Sturgeonen ordezko hautatu ostean, zeremonia labur batean hartu du gaur kargua. Hitz batzuk esan, eta Charles III.ari leialtasuna agindu dio.

Oraindik gainerako ministroak izendatu beharko ditu Yousafek, baina dagoeneko iragarri du Shona Robison izango dela Gobernuko "bigarrena". Asmo politikoei dagokienez, seigarren lehen ministro izango denak esan du "nekatu arte" jardungo duela Eskoziaren independentziaren alde borrokan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak