Mundua -

MEXIKO

Gutxienez 37 pertsona hil dira Ciudad de Juarezen, migratzaileen arretarako gune batean piztutako sutean

Gainera, 28 pertsona zauritu dira. Sua itzali dute eta ezbeharra zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Ciudad Juarezeko migratzaileen arreta gune batean piztutako sutean hildakoak. Argazkia: EFE
Ciudad Juarezeko migratzaileen arreta gune batean piztutako sutean hildakoak. Argazkia: EFE
Ciudad Juarezeko migratzaileen arreta gune batean piztutako sutean hildakoak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 37 pertsona hil dira gaur Ciudad de Juarez hiriko migratzaileen arretarako gune batean piztutako sutean, herrialdeko agintariek baieztatu dutenez. 

El Heraldo de Chihuahua egunkariak Babes Zibileko iturriak aipatuz zabaldutako informazioaren arabera, hildakoez gain, 28 pertsona zauritu dira.

Hildakoak gehiago izan daitezke, zaurietako asko hil ala biziko egoeran baitaude.

Migraziorako Institutu Nazionalaren egoitza batean piztu da sua, Mexiko eta Ameriketako Estatu Batuak banatzen dituen Rio Bravo ibaitik gertu.

Sua itzali dute eta ezbeharra zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak migrazioa gaur Suteak Mexiko albisteak Eguneko albisteak Albisteak