Mundua -

Tiroketa Estatu Batuetan

Gazte transexual batek hiru adingabe eta hiru heldu hil ditu tiroz Nashvilleko ikastetxe pribatu batean

Erasotzailea albo-sarrera batetik sartu da ikastetxean, bi eraso-fusil eta pistola batekin, eta ikastetxeko hiru adingabe eta hiru langile hil ditu. Poliziak tirokatzailea hil du.

Poliziak ikastetxearen kanpoaldean, Nashvillen (Tennessee). Argazkia: EFE
Poliziak ikastetxearen kanpoaldean, Nashvillen (Tennessee). Argazkia: EFE
Bi fusil eta pistola batekin sartu zen eraikinera Nashvilleko ikastetxeko erasotzailea

0:44

Agencias | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko pertsona transexual batek gutxienez hiru adingabe eta hiru pertsona heldu hil ditu tiroz gaur Nashvilleko (Tennessee) haur eta lehen hezkuntzako zentro pribatu katoliko batean. Ondoren Poliziak erasotzailea hil du.

Tirokatzailea albo-sarrera batetik sartu da ikastetxean, bi eraso-fusil eta pistola batekin, eta ikastetxeko hiru adingabe eta hiru langile hil ditu, Nashvilleko Poliziak jakitera eman duenez.

Adingabeak bizirik eraman dituzte osasun-zentrora bala zauriekin, eta handik gutxira hil dira, John Howser ospitaleko bozeramaileak AEBetako hedabideari azaldu dionez.

Tiroketa Covenant School ikastetxean gertatu da, eskolaurretik seigarren mailara, hau da, 11 urtera arteko ikasleak dituen zentroan.

Aurten, gutxienez 30 eraso izan dira suzko armekin AEBko eskoletan, eta zortzi hildako eta 23 zauritu utzi dituzte, Everytown for Gun Safety erakundearen datuen arabera.

Etxe Zuriak tiroketa gaitzetsi du, eta azpimarratu du Kongresuak eraso-armen legedia gogortzeko lan egin behar duela. "Gehiago egin behar dugu. (Presidentea, Joe Biden) Kongresuak parte hartzea nahi du. Nahikoa da ", esan du prentsaurreko batean Karine Jean-Pierre AEBetako Presidentetzaren bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak