Mundua -

Bilera Moskun

Putinek Txinako garapen ekonomiko "ikaragarriagatik inbidia" duela onartu du

Xi Jinpingek Moskura egindako bisitan, bilera informal bat izan du Putinekin, eta, bertan, Errusiako presidenteak aitortu du Txinak izan duen garapen teknologikoari esker mundu guztiaren interesa piztu duela.

Putin eta Jinpingen arteko bilera. Argazkia: EFE
Putin eta Jinpingen arteko bilera. Argazkia: EFE
Bitartekari irudia eman nahian hasi du Xi presidenak Errusiako bidaia; Mendebaldea sinesgaitz ageri da

1:27

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xi Jinping Txinako presidentea Moskura joan da eta bertan bilera informal bat izan du Vladimir Putin Errusiako presidentearekin. Bertan, Putinek onartu du "inbidia" sentitzen duela Txinak ekonomian jasan duen "garapen ikaragarriagatik". Putinek onartu du Txinako ekonomia beste herrialde askotan baino eraginkorragoa dela, eta bertako merkatu mekanismoak urte politiko "nahiko seguruarekin" uztartzen direla.

Gainera, hazkunde horrek "mundu osoaren" interesa pizten duela adierazi du Putinek, eta Asiako herrialdeak ezarritako helburuak "ziurtasun osoz" lortuko dituela gaineratu du. Xik nabarmendu duenez, bi herrialdeen arteko harremana finkatu eta sendotu egin da, "konfrontaziorik eza" oinarri izanda. Harreman hori "elkarrekiko errespetuaren" eta "bizikidetza baketsuaren" eredu berri baten adibide bilakatu direla gehitu du.

Bestalde, Xik adierazi duenez, Ukraina eta errusiaren arteko gerran, Txinak jarrera "inpartziala eta objektiboa" du, eta adiskidetzeari eta bake-negoziazioei laguntzeko ahalegin handiak egin dituela gaineratu du. Txinak, beste behin, bake adostasuna proposatu dio Putini, eta honek kontuan izango duela baieztatu du.

Xi Jinping Txinako presidentea Errusiara iritsi da Vladimir Putinekin biltzeko
Xi Jinping Txinako presidentea Errusiara iritsi da Vladimir Putinekin biltzeko
Xi Jinping Txinako presidentea Errusiara iritsi da Vladimir Putinekin biltzeko

0:29
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak