Mundua -

Tren istripua Grezian

Greziako Gobernuak "barkamena" eskatu die tren istripuaren biktimen familiei, eta akatsak onartu ditu

Igande honetan, protesta jendetsuak izan dira Atenasen, otsailean 28an 57 hildako utzi zituen tren istripuaren ostean Gobernuari erantzukizunak eskatzeko.

Protestak Atenasen. Argazkia: EFE
Protestak Atenasen. Argazkia: EFE
Protestak Atenasen. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka manifestari kalera atera dira igande honetan Grezian, Atenasko Parlamentuaren aurrean egindako protesta batean, Gobernuari erantzukizunak eskatzeko, otsailaren 28an 57 pertsona hil baitziren tren istripu batean. Gobernuak barkamena eskatu du ezbehar horren aurrean, erantzukizuna hainbat egunez giza akats bati leporatu ondoren.

Protestan 10.000 pertsona bildu dira. Manifestari batzuek zaborrontziei su eman diete eta lehergailu su-eragileak jaurti dituzte, tokiko hainbat hedabidek adierazi dutenez.

Asteartean 57 hildako utzi zituen tren istripua izan zenetik egin den bosgarren manifestazio eguna izan da gaurkoa, eta tentsio handia izan da. Larisa herrian gertatu zen, Atenastik gertu, bide beretik zihoazen bi trenek aurrez aurre talka eginda.

Kyriako Mitsotakis lehen ministro kontserbadoreak "barkamena" eskatu die greziar guztiei istripuagatik, eta tren sareko segurtasun neurri eta kontrol sistema automatizatuen falta aitortu du.

"Ezin dugu, ez dugu nahi eta ez dugu ezkutatu behar giza akatsaren atzean", adierazi du Mitsotakisek Facebooken. Horrela, orain arte izandako diskurtsoa aldatu du, eta Larisako geltokiko burua (inputatua) jo du istripuaren erantzule bakartzat.

Tren istripuak protesta uholdea eragin du Grezian
Tren istripuak protesta uholdea eragin du Grezian
Tren istripuak protesta uholdea eragin du Grezian

0:43

Azken hamarkadan Europan izan den tren istripu larriena da Greziakoa
Azken hamarkadan Europan izan den tren istripu larriena da Greziakoa
Azken hamarkadan Europan izan den tren istripu larriena da Greziakoa

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Greziako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Tren istripuak azken ordukoa