Mundua -
MIGRAZIOA
Erresuma Batura pateretan iristen diren pertsona migratzaileek ezingo dute asilorik eskatu
Asteartean argitaratko da lege berria, ziur aski, eta horren arabera, Britaina Handira pateran iristen den oro Ruandara edo "beste herrialde seguru" batera deportatu ahal izango dute, "hori egitea posible izan bezain pronto".
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Rishi Sunak Britainia Handiko lehen ministroak iragarri duenez, legedia berria argitaratuko dute Mantxako kanaletik legez kanpo iristen diren pertsona migratzaileen asilo eskaerak onar ez daitezen.
Mail ON Sunday aldizkarian azaldu duenez, Sunakek behin betiko amaitu nahi du Frantziatik Erresuma Batura pertsona migratzaileak "merkataritza gisa eramaten dituzten banda kriminalean komertzioarekin".
Asteartean argitaratko da lege berria, ziur aski, eta horren arabera, Britaina Handira pateran iristen den oro Ruandara edo "beste herrialde seguru" batera deportatu ahal izango dute, "hori egitea posible izan bezain pronto".
Bide horretatik iritsi diren pertsonek ezingo dute, halaber, asilo politikoa eskatu Erresuma Batuan dauden bitartean.
Sunakek uste du erabaki hauekin bete egin ahal izango duela "paterekin behin betiko amaitzeko emandako hitza".
"Legez kanpoko migrazioa ez da justua britainiar zergadunentzat, ez da justua legez kanpo datozenentzat eta ez da egokia talde kriminalei euren merkataritza inmoralarekin jarraitzen uztea" argudiatu du Sunakek.
"Argi izan dezatela, legez kanpo etortzen badira, ezingo dira gelditu" gaineratu du.
Britaina Handiko Barne Ministerioaren arabera, urtea hasi denetik 2.950 pertsona iritsi dria Mantxako kanaletik.