Mundua -

Palestina

Israelgo Gobernuak beste pauso bat eman du "terrorista" palestinarrei heriotza zigorra ezartzeko

Koalizio Gobernuan Botere Judua eskuin-muturreko alderdiak egindako eskakizun bat zen, eta Israelgo Estatua kaltetzeko egiten diren erasoak zigortuko omen ditu.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: Efe
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: Efe
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Judu israeldarren aurkako erasoak egiten dituzten palestinarrei heriotza zigorra ezartzeko legea onartzeko lehenengo pausoa eman du Israelgo Gobernuko batzorde batek, Botere Judua eskuin-muturreko alderdiak sustatuta.

Israelen inoiz izan den Gobernu eskuindarreneko koalizio akordioan agertzen da neurria, eta oraindik beste bost onarpen jaso behar ditu 60 urteren ostean indarrean sartzeko.

Israelgo Estatuari kalte egiteko egiten diren erasoak zigortuko ditu legeak, gorroto hilketak eta hilketa arrazistak, baina oraindik testua aldatzeko aukera dago.

Hain zuzen ere, legea onartzeko lehenengo pausoa eman duten egunean, palestinar batek bi israeldar hil ditu tiroz Zisjordanian, eta indarkeriaren gorakada handia izaten ari da inguru horretan azkenaldian.

"Izuari ematen diogun erantzuna indartsua izango da, eta gure sustraiak sakonduko ditugu gure lurrean", adierazi du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak neurriak lehenengo pausoa eman ostean.

Bestalde, Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministro eta Botere Juduaren buruzagiak esan du gaurko erasoari erantzuteko ez dagoela "ezer sinbolikoagorik, terroristen aurkako heriotza zigorraren legea onartzea bezala".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu gaur