Mundua -

Dardara

6,4 graduko lurrikara berri batek Turkiako hego-ekialdea eta Siriako iparraldea astindu ditu

Gutxienez sei pertsona hil eta 700 zauritu dira. Epizentroa Antiokiako hiriaren hegoaldean izan du. Dardarak izua zabaldu du kanpin-dendetan bizi direnen artean.

Hatay (Turkia). Argazkia: EFE
Hatay (Turkia). Argazkia: EFE
6,4 graduko beste lurrikara batek izua eragin du Turkian

1:04

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6,4 graduko lurrikara berri batek Turkiako hego-ekialdea eta Siriako iparraldea astindu ditu gaur, otsailaren 6ko dardaren ostean. Gutxienez sei pertsona hil eta 700 zauritu dira lurrikara berrian, informazio ofizialaren arabera.

Suleyman Soylu Turkiako Barne ministroak hiru hildako eta 213 zauritu baieztatu ditu. Gainera, Soyluk baieztatu du erreskate operazioak martxan daudela gutxienez behera etorri diren hiru eraikinetan. Ministroak azpimarratu du 26 erreplika izan direla 6,4ko lehen lurrikararen ostean.

Turkiako agintariek kostaldetik urrun egoteko eskatu diete Hatayko herritarrei, uraren maila metro erdi igo daitekeelako. Horregatik, AFAD Turkiako larrialdietako agentziak uretatik urruntzeko eskatu du.

Dardara 17:04an (18:04an, Euskal Herrian) gertatu da, Istanbulgo Kandilli behatokiaren datuen arabera, eta inguruko estatuetan ere nabaritu da. Epizentroa Antiokiako hiriaren hegoaldean izan du.

Antiokian dauden berriemaile ugarik jakinarazi dute dardarak izua eragin duela kanpin-dendetan bizi direnen artean.

Gutxienez erdi kolapsatuta zegoen eraikin bat osorik erori da eta beste batzuen kasketek aparkatutako autoak kaltetu dituzte, NTV kateak jakitera eman duenez.

Ahmet Ovgun Ercan Istanbulgo Unibertsitate Teknikoko geofisikari ospetsuak HalkTV irratiari ziurtatu dionez, 17 segundoko iraupena izan duen lurrikara fenomeno normala da, eta dagoeneko kaltetuta dauden eraikin batzuk eroriko zirela aurreratu du.

Joan den ekainaren 6ko lurrikaratik, Antiokiako eraikinetako bat ere ez dago oraindik bizitzeko moduan, baina hondakinak kentzeko ekipoak lanean ari ziren.

AFAD larrialdi zentro nazionalak Defne auzoan kokatzen du lurrikararen epizentroa, Antiokian bertan, eta Samandagen epizentroa duen 5,8 indarreko bigarren erreplika bati buruz hitz egiten du.

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak 470 zaurituren berri eman du, batez ere balkoietatik salto egin dutenak edo kaskoteen eraginez zauritu direnak.

320 zauritu Siriako Gobernuak kontrolatutako eremuei dagozkie, eta 150 herrialdearen ipar-mendebaldean zenbatu dira.

Gainera, Jindiresen eta Afrinen kaltetutako eraikinak erori dira, eta Ataribeko eraikinetan izandako kalteen berri eman dute. Eremu kaltetuenak Idlib eta Alepo probintziak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Turkia Lurrikarak Lurrikaretan hildakoak Siria gaur